Jaietan Blai! Festetarako proposamen bilketa martxan da

2014-02-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

DATORREN OTSAILAREN 25ean, ARRATSALDEKO 18.30ean, UDALETXE BERRIKO HALL-EAN, ospatuko den JAIETAN BLAI! prozesuko 2. topaketan herritarrek festetan zer nahiko luketen proposatzeko aukera izango dute. Udalak bestelako bitartekoak ere jarriko ditu herritarrentzat eskuragarri proposamenak egin ditzaten, hala nola eskuorriak eta sare sozialak.

gehiago irakurri

Aterpeak Manttagorriaren kanpaina jarri du martxan

2014-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur eguerdian Aterpeak, Lasarte-Oriako merkatari eta hostalarien elkarteak, Udaletxeko arduradunekin batera Manttagorrian oinarrituriko kanpaina berria aurkeztu du. Bertan, Aterpeak azaldu duenez, hiribusaren erabiltzaileei txartelaren kostua ordainduko zaie kanpainari atxikitu diren komertzioetan, beti ere 5 euro baina gehiagoko erosketa egiten badute.

gehiago irakurri

Aldi baterako 3 landazainentzako lan eskaintza Buruntzaldean

2014-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (Enplegua Bultzatzeko 41/2013 Foru Dekretua) lankidetzan 2014ko apirilean hasi eta 5 hilabeteko kontratuko 3 landazain laguntzaile lanpostu eskainiko dituzte buruntzaldeko udalak “landa lurreko lanak” proiektuaren baitan.

gehiago irakurri

Konpartsek aurtengo inauteriak aurkeztu dituzte

2014-02-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Atzo arratsaldean kultur etxeko auditorioan hurrengo martxoaren 1 eta 2 egunetan ospatuko diren inauterietako aurtengo egitaraua aurkeztu zuten bere osaketan lanean aritu diren 11 konpartsek eta Udaleko arduradunek..

gehiago irakurri

San Pedro jaiak prestatzen: lehenengo parte-hartze bileran jasotako ekarpenak

2014-02-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Urtarrilaren 28an Udaletxe berriko Hallean San Pedro jaiak prestatzeko egin zen bileraran ideia berri ugari izan ziren herritarrek egin zituzten ekarpenen artean. Horregatik, hurrengo bilerara deitu aurretik bilera hartan jasotakoak argitaratuko ditugu egun hartako aktaren bidez.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako lehen hezkuntzako ikastetxeek Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen dute: ELIKADURA JASANGARRIA GURE HERRIAN aurtengo lelopean.

2014-02-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Euskara eta Hezkuntza

Nongo elikagaiak kontsumitzen ditugu? Non egiten ditugu gure erosketak? Nolakoa da gure dieta? Benetan pentsatzen al dugu zerbait erosi aurretik?... Horiek eta beste hainbat galderaren inguruan ari dira hausnarketa egiten aurtengoan Lasarte-Oriako neska-mutilak.

gehiago irakurri

Tximistarreta parkearen proiektua aurkeztu da

2014-02-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aurreko ostegunean, Udaleko Parte-hartze eta Hirigintzako departamentuetako arduradunek eta ekimen honetan lanean aritu diren herritarrek Tximistarreta parte-hartze bidez eginiko parkearen proiektua aurkeztu eta hurrengo bi asteetan zehar ikusgai egongo den erakusketa zabaldu zuten Manuel Lekuona Kultur etxeko kafetegian.

 

gehiago irakurri

Udaleko etxebizitza-eskatzaileen erregistroa Etxebiden integratuko da

2014-02-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Udalbatzarrak otsaileko ohiko bileran hartutako erabakiaren bidez, babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroa, orain artean Udalak bulego propio baten bidez kudeatzen zuena, Etxebideren barruan integratu da, eta, horrela, amaitu egingo dira orain arte zeuden bikoiztasunak.

gehiago irakurri

Otsaileko udalbatzarrean hartutako erabakiak

2014-02-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Asteartean, 2014ko otsailaren 11an, buruturiko udalbatzarrak 7 puntu bozkatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

Ostegunean Tximistarreta parkeko proiektuaren aurkezpena Kultur Etxean

2014-02-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Ostegunean, arratsaldeko 19etan, Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian joan den ekainean hasiera eman zitzaion Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektuan lortutako emaitzak eta osatu den erakusketa aurkeztuko dira. Bertan, herritarrek parkearen diseinuaren garapen urbanistikoan parte hartzeko aukera izan dute.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna