Albisteak
Udaleko etxebizitza-eskatzaileen erregistroa Etxebiden integratuko da
2014-02-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Udalbatzarrak otsaileko ohiko bileran hartutako erabakiaren bidez, babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroa, orain artean Udalak bulego propio baten bidez kudeatzen zuena, Etxebideren barruan integratu da, eta, horrela, amaitu egingo dira orain arte zeuden bikoiztasunak.
Udalak ETXEBIDEko etxebizitza-zerbitzuaren berdin-berdina izatea ez zen oso ondo ulertzen, babes ofizialeko etxebizitza baten eskatzaileek bi erregistrotan (Lasarte-Oriakoan eta ETXEBIDEkoan) inskribatu behar baitzuten zozketa batean sartzeko aukera gehiago izango bazuten. Gainera, Udalari urtean 80.000 € baino gehiago kostatzen zitzaion ETXEBIDEk eman zezakeen eta ematen duen zerbitzu bat mantentzea.
Lasarte-Oriako babes ofizialeko etxebizitzen promozioak eta Lasarte-Orian erroldatutakoek zozketa horietan parte hartzeko lehentasuna izan zitezkeen erregistro propio bat sortzeko eta kudeatzeko arrazoia. Baina hori ere ez da, zeren gauza hori bera lor baitaiteke Udalak ETXEBIDErekin sustatuko dituen hitzarmen partikularren bidez.
Onetsi berri dugun aldi baterako erregimen horretan, baimena ematen dugu hau egiteko:
- ETXEBIDErekin hitzarmen bat sinatzea, gure eskatzaile-erregistroa hari eskualdatzeko eta gurean inskribatutakoen antzinatasuna bermatzeko.
- Gure erregistroko datuak Zabaleta Berriko partzelaren enpresa adjudikatarioari lagatzea, inguru horretan babes ofizialeko 70 etxebizitza baino gehiagoren zozketa egin dezan laster.
- Adarrako babes ofizialeko etxebizitzen promozioko itxaron-lista MURIAS eraikuntza-enpresari lagatzea, saltzeko gelditzen diren bost etxebizitzen adjudikazioa azkartzeko modua izan dezan, ahal badu; betiere, jakina, itxaron-lista kudeatzeko Udal honek ezarrita dauzkan prozedurak errespetatzeko baldintzapean.
- Gorago esandakoa aurrera eramateko, gure erregistroan inskribatutako guztiek gutun bat jasoko dute, gure asmoen berri emanez, eta 15 eguneko epea emango zaie, baldin eta beren datuak enpresa horiei eskualdatzerik nahi ez badute, Udaletxeko erregistroan idatziz jakinaraz diezaguten.
Lasarte-Oriako Udalarentzako abantailak
- Bikoiztasunak kentzea eta urtean 80.000 € baino gehiago aurreztea.
- Beste administrazioekiko koordinazioa eta antolamendua hobetzea.
Herritarrarentzako abantailak
- Kudeaketa bakarra – Leihatila bakarra.
- Etxebizitza eskuratzeko aukera gehiago, zeren eta eskatzaileak erregistro bakarrean egongo bailirateke inskribatuak eta, udaleko bertakoez gain, promozio gehiagotako zozketa gehiagotan parte hartzeko aukera izango bailukete.
- Tramite administratiboak murriztea.