Albisteak

Jaietan Blai! Festetarako proposamen bilketa martxan da

2014-02-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

DATORREN OTSAILAREN 25ean, ARRATSALDEKO 18.30ean, UDALETXE BERRIKO HALL-EAN, ospatuko den JAIETAN BLAI! prozesuko 2. topaketan herritarrek festetan zer nahiko luketen proposatzeko aukera izango dute. Udalak bestelako bitartekoak ere jarriko ditu herritarrentzat eskuragarri proposamenak egin ditzaten, hala nola eskuorriak eta sare sozialak.

Proposamen zehatzak:

Aurtengo San Pedro festak antolatzeko prozesuari urtarrilean eman zitzaion hasiera. Hogeitik gora herritar izan ziren orduan San Pedro jaien EZAUGARRIAK, gure herriko festek nolakoak beharko zuten zehaztera gerturatu zirenak. Oraingoan, berriz, PROPOSAMEN ZEHATZEZ, IZEN KONKRETUZ egitaraua betetzea da helburua, festei jada benetako forma emanez.

Herritar guztiei topaketan parte hartzeko gonbita luzatu nahi die Gazteria eta Festak departamentuak. Proposamen konkretuak aurrez pentsatu nahi izatekotan, gainera, lehen bileran zehaztutako ezaugarriak zein diren jasotzen dituen dokumentua ere eskuragarri dago:



Proposamenak bideratzeko bestelako baliabideak:

Horretaz guztiaz gain, herritarren batek proposamena egin nahi baina topaketara gerturatzeko aukerarik ez badu, hau bai Lasarte-Oriako Udalaren sare sozialen bidez, bai herriko etxe guztietara banatuko den esku-orriaren bidez (gero eraikin publikoetan dauden postontzietan beteta utzita) helaraz dezakeela ere azpimarratu nahiko du Gazteria eta Festak sailak. Hauek jasotzeko epea martxoaren 16ra bitartekoa izango da.

Aurtengoan ere... Jaietan blai!!!

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna