1813ko abuztuaren 31ko gertakarien aurtengo oroitzapenean Lasarte-Oria omenduko dute
2014-08-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Donostiaren aurkako eraso eta sutearen oroitzapenean, garai hartan hiritik alde egin behar izan zuten Donostiarrak jaso genituen eskualdeko herriei: Lasarte-Oria, Usurbil, Andoain, Hernani, Urnieta eta Astigarragari eskertzea adierazteko omenaldia egingo dute.
Ohiko neguko ordutegian sartuko gara astelehenetik aurrera
2014-08-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Irailaren 1etik aurrera Lasarte-Oriako Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia eta Kirol Gunea) neguko ordutegiarekin irekiko dira berriro.
Emakume-zentroak datorren lauhilekorako eskaintza zabal eta askotarikoa prestatu du
2014-08-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Datorren astelehenean, irailaren 2an, emakume-zentroko ikastaro berrietan izena emateko epea irekiko da, eta aurreinskripzioa egin nahi dutenek datorren astean hiru egun izango dituzte, goizeko 9etatik 13etara eta arratsaldean 15:30etik 19:30era.
Hostelera del Norte, Factory eta Aldicar enpresekin hitzarmenak
2014-07-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Udalaren izenean Pablo Barrio Alkateak eta Mª Angeles Arangurenek, Xabier Urruzolak eta Jesus Maria Alberdik, Hostelera del Norte, Factory eta Aldicar enpresen izenean, hurrenez hurren, urtebeteko iraunaldia izango duten hitzarmen bana sinatu dute. Hitzarmenean enpresa horietako arduradunak zenbait zeregin euskaraz egitera konprometitzen dira eta urtebete barru, eginak baldin badituzte, Udalak dagokien diru-laguntza emango die.
Janari manipulatzaile ikastaroa
2014-07-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Udala
Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena.
Lasarte-Oriako Udalak Gazako erasoak berehala gelditzea eskatzen du
2014-07-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Hiru gazte israeldarren desagerpen eta heriotza tragikoaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa, suntsituak izan ez direnean, eta ehundaka palestinar erailketa (haurrak barne), orduz ordu hasten doan heriotzaren balantze bat osatuz.
Sasoeta auzoan espazio zabalak sortuko dira etxabeak eraitsiz
2014-07-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
San Martzial eta Uzturre plazako etxabeak eraitsiko dira irailetik aurrera, eta hurrengo urteetan Jaizkibel plazari atxikita dauden beste hiru. Bizilagunekin parte-hartze prozesua abiatuko da espazioaren erabilera adosteko.
Arsuaga parkea berritu eta herritarrentzako ireki da
2014-07-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Duela 15 urte egin zen planeamendua dela eta Usurbilgo Udalaren esku geratu zen parke hau, orduz geroztik herritarrentzat ireki zen baina sarrera bat bakarrik izan du eta hormaz inguratua egon da. Horregatik Usurbilgo Udalak balorean jarri nahi izan du eta bere erabilera sustatzeko bi sarrera berri ireki eta inguruko hormaren altuera txikitu du.
Aisiako begirale eta unibertsitateetako uda-ikastaroetarako diru-laguntzak
2014-07-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Udaleko Euskara Batzordeak 2014 urterako egin duen diru-laguntzen deialdiaren barruan, aisiako begirale eta zuzendari izateko eta unibertsitateetako euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak onetsi ditu eta 1.350,00 € eta 400,00 €rekin hornitu ditu, hurrenez hurren.
Lasarte-Oria aniztasunaren lanketan eredu da Gipuzkoan
2014-07-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Atzo arratsaldean, Martin Garitano Aldun Nagusia eta Itziar Pildain Migrazio eta Aniztasun arloko zuzendaria Udaletxean izan ziren aniztasunaren inguruan udalerriko eragile ezberdinek eginiko lana aitortu eta babesteko.