Aterpeak Udaberriko festa egingo du hurrengo ostiralean

2014-05-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Aterpea merkataritza elkarteko eta Udaleko kideak, hurrengo ostiralean, maiatzaren 16an, ospatuko den Udaberriko festa aurkeztu zuten. Bertan, udalerri guztian zehar ekintza ugari burutuko dituzte eta herriko dendariek beraien produktuen erakusketak kalera aterako dituzte.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak bihar, maiatzak 13, ohiko bilkura egingo du

2014-05-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak bihar, ASTEARTEA, MAIATZAK 13, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Egitarau aberatsa aurtengo Udaltop Soziolinguistika Jardunaldietan

2014-05-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Datorren astean izango da gure herrian Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia. Maiatzaren 15ean eta 16an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egon nahi duenak www.elkarrekinberritzen.net webgunera sartzea besterik ez du. Euskalgintzako edozein pertsonari edota interesatuta egon daitekeen edonori dago zuzendua.

gehiago irakurri

Herritarron eta animalien arteko elkarbizitzan aurrera pausoak

2014-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Lasarte-Oriako Udalak azken hilabeteetan herritarren eta animalien arteko elkarbizitza lantzen aritu da: alde batetik, eta herritarren parte hartzearekin batera animaliak edukitzeko eta beraien babeserako ordenantza berritu du eta bestetik heziketaren bidea lantzeko ikastaro teoriko eta praktiko batzuk prestatu ditu.

gehiago irakurri

Gaztelekua hainbat proiektu ezberdinez bete da urte betean

2014-05-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Dagoeneko urte bete igaro da Lasarte-Oriako Gaztelekua martxan jarri zenetik eta denbora guzti honetan espazio berri hau proiektu ezberdinez eta edukiz bete da. Proiektuaren helburua hasieratik gune berria hau gure Udalerriko gazteei beraien asmoetarako baliabideak eta aisialdi nahiz aholkularitza zerbitzu ezberdinak eskainiko dizkien erreferente bat bihurtzea izan da.

gehiago irakurri

San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik

2014-05-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2014. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko.

gehiago irakurri

Emakumeen zentroak irudi berria izango du hemendik aurrera

2014-05-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Duela hilabete batzuk, “Emakumearen zentro zibikoa”-ren izena aldatu zen eta gaur egun “Sexuen elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa” deitzen zaio, aldaketa garrantzitsu bat, dudarik gabe, hitz soilak baina gehiago aldatzen baitira. Pausu honekin, helburu berri bat jartzen dio Udalak bere buruari, filosofia berria bat, non elkarbizitza eta pertsonen nahiz sexuen eskubideak hartzen ditugun ardatz nagusi gisa.

gehiago irakurri

TELP tailerrak egin dituzte langile eta arduradun politikoek

2014-04-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

TELP tailerren sortzaileetako bat den Gemma Sangines psikologoaren eskutik bi tailer jaso dituzte Udaleko hogei langileko talde batek eta arduradun politikoen beste talde batek. Tailerrak lau ordukoak izan dira eta asteartean eta asteazkenean egin dira.

Ekimen hau Lasarte-Oriako Udalean gauzatzen ari den Euskararen Bidegorria izeneko egitasmoaren barruan dago kokatuta, izan ere, pixkanaka-pixkanaka, euskara gero eta gehiago erabiltzen ari da bai udal barruko lanetan, bai herritarrei zerbitzua ematerako orduan ere.

 

gehiago irakurri

San Pedro jaietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren astelehenean, maiatzak 5, amaituko da

2014-04-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Aurtengoan epea martxotik egon da zabalik eta jada zenbait lan aurkeztu dira. Saria, 600 €koa izango da eta herritarrek kartela hautatzerako garaian haien iritzia emateko aukera izango dute.

gehiago irakurri

Emakumearen zentroko ikastaroen zerrenda eta aurrematrikula

2014-04-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentrotik antolatu diren ikastaroetan interesa dutenek, gaurko, apirilak 28, eta biharko egunak izango dituzte aurrematrikula egiteko, eta izena eman nahi izanez gero bertatik pasa beharko dute. Hiruhileko honetan bi ikastaro mota izango dira : Batetik, epe motzekoak eta doahkoak izango diren ikastaroak eta bestetik hurrengo bi hilabeteetan zehar luzatuko direnak.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna