Albisteak
Aterpeak Udaberriko festa egingo du hurrengo ostiralean
2014-05-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Aterpea merkataritza elkarteko eta Udaleko kideak, hurrengo ostiralean, maiatzaren 16an, ospatuko den Udaberriko festa aurkeztu zuten. Bertan, udalerri guztian zehar ekintza ugari burutuko dituzte eta herriko dendariek beraien produktuen erakusketak kalera aterako dituzte.
Pablo Barrio, alkateak azaldu duen moduan, Udalarentzat Lasarte-Oriako hirugarren sektorea indartzea ezinbestekoa da, azken finean askotan errepikatu izan duen bezala sektore hau baita gure ekonomiaren euskarri nagusia.
Duela hilabete aurkeztu ziren aurrekontuak eta bertan gure herriko egoera ekonomikoa suspertzeari begira bi arlo garrantzitsu azpimarratzen ziren: eskualde mailako elkarlana eta horretarako Udala lanean ari da Eskualdeko Garapen Agentzia baten sorreran, eta bestetik, gure udalerriko 3.sektorearen aktibazioa.
Azken alor honen garapenean aurrera egiteko lehengo urtean hainbat oinarri jarri ziren eta besteak beste Tratu on bat marka sortu zen. Aurten ere, gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen ezaugarri horiexen sustapenean jarraituko du Udalak eta horretarako urtero Aterpearekin hitzartutako akordioarekin aurrera egiten du.
Bere ustetan merkatari elkarte indartsu bat oso onuragarria da sektore honentzako eta behar den guztian laguntzeko prest dago zentzu honetan. Gainera, Aterpea oso lan positiboa egiten ari dela deritzo, gaurkoa adibide garbia delarik.
Udalaren aldetik, elkarteko kide guztiei egun horretarako beraien erakusketak kalera aterata eta zoru publikoa okupatzeko baimena eman diela adierazi nahi die. Eta horrela bada, hurrengo maiatzaren 16an Lasarte-Oria merkataritzaren erakusleiho handi bat bihurtuko da gure udalerria.