Albisteak
Emakumeen zentroak irudi berria izango du hemendik aurrera
2014-05-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Duela hilabete batzuk, “Emakumearen zentro zibikoa”-ren izena aldatu zen eta gaur egun “Sexuen elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa” deitzen zaio, aldaketa garrantzitsu bat, dudarik gabe, hitz soilak baina gehiago aldatzen baitira. Pausu honekin, helburu berri bat jartzen dio Udalak bere buruari, filosofia berria bat, non elkarbizitza eta pertsonen nahiz sexuen eskubideak hartzen ditugun ardatz nagusi gisa.
Horretarako azken urte guzti hauetan Zentro hau eraiki duten emakumeekin lanean ari da Udala, eta sexuen arteko elkarbizitzaren hobekuntzara zuzenduriko pausuak eman eta emakume zentro honen benetako helburuak horiek direla kontutan izanda, bertan eskaintzen den zerbitzua hobetzen saiatzen ari da.
Pixkanaka, ahal den zerbitzu integralena eskaini nahi du, momentu honetan zentroan bi berdintasun teknikari eta sexologo bat ari dira lanean, eta horrek orain artean ematen ziren ikastaroez gain eskaintza zabaltzeko aukera ematen digu, aisialdiko ekintzetatik urrunago joan eta beste hainbat ikastaro espezifikoagoekin. Adibidez: Emakumeen historia, Hezkidetza edo haurren sexualitatea.
Guzti honekin, udalaren ustetan, lasarteoriatarren arteko elkarbizitza hobetzeko zerbitzu garrantzitsu bat indartzen ari da. Bide batez, loraldi hau gure udalerriko bi artisten ekarpenaren bitartez irudikatu nahi izan da, eta beraiek eginiko diseinu berritzaileak koloreztatuko du etorkizunean zentroa.
Ainara Altuna eta Arantxi Zulaika, herriko bi artista izan dira Emakumearen Zentroari itxura berri hau ematearen arduradunak. Biak Arte Ederretan ikasiak dira eta azkeneko hilabeteetan Emakumeen zentroko teknikariekin eta bertako emakume batzordearekin lan egin dute aniztasunean eta elkarbizitzan oinarrituriko irudi berri hauek sortzen