Albisteak

San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik

2014-05-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2014. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko.

Bozka emateko epea maiatzaren 26ra artean (astelehena, hau barne) egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbideari edo hemen bozka dezakezu.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna