Udalbatzarrak azaroaren 4ean hartutako erabakiak

2014-11-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2014ko azaroaren 4ean buruturiko ez ohiko Udalbatzarrak 4 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

2015ko tasetan egongo diren aldaketa nagusiak arlo sozioekonomikoan eragitera bideratu dira

2014-11-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Astearteko udalbatzarrean hurrengo urteko ordenantza fiskalak onartu ziren eta hauek datorren 2015 urtean zehar Udalak ezarriko dituen tasa, hobari eta salbuespenak arautuko dituzte. Aurtengoekin alderatuta hauek izango dira aldaketa nagusiak:

gehiago irakurri

Inauteriak 2014ko gaia IPUIN eta KOMIKIAK izango da

2014-11-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Joan den ostegun arratsaldean Kultur Etxean konpartsen ordezkariekin egindako bilkuran, jasotako proposamen guztien artean 2015. urterako herri guztia janzteko gai egokiena IPUIN eta KOMIKIAK zela erabaki zen. Gaia zabala da oso, lasarteoriatar guztientzat aproposa. Ipuin famatuz edo komikietako protagonistez mozorrotzea posible da. Orain, imajinazioa da martxan jarri beharrekoa.

gehiago irakurri

Larunbatean baserriko produktuen II.azoka berezia egingo da Okendo plazan

2014-11-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Datorren larunbatean, azaroak 8, Lasarte-Oriako BASERRIKO PRODUKTUEN AZOKA BEREZIA-ren bigarren edizio bat burutuko da Okendo plazan goizeko 10etaik 14etara, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta.

gehiago irakurri

Alebinentzako (2003-2004 jaiotakoak) asteburuetan kirola egiteko aukera

2014-11-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Udalak, Kirolen Udal Zerbitzuaren bitartez, 2014 - 2015 ikasturtean, aldi berean kirol modalitate ezberdinak praktikatzen hasteko aukera eskaintzen dizu (patinajea, ur-jarduerak, tenisa, atletismoa, kirol egokitua beste batzuen artean). Jarduera hauek udalaren kirol instalazioetako bazkideentzat dohainik izango dira eta ez bazkideentzat 45 euroko prezioa dute.

gehiago irakurri

Dorre parkean (ahateen parkea) haurrentzako jolas berriak jarriko dira

2014-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Parkearen egungo egoera ikusirik, Obra eta Zerbitzuen departamenduak parkea berritzea erabaki du haurrentzako jolas berriak jarriz eta aurretik zeuden beste batzuk eraberrituz. Beraz, parkea hurrengo bi asteetan itxita egongo da lan hauek burutu bitartean.

gehiago irakurri

Azaroaren 1an Udal KIROL GUNEA (Mitxelin) publikoari itxita egongo da

2014-10-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Domu eguna dela eta Mitxelingo kirol gunea itxita egongo da egun osoan zehar eta bazkideek beste Udal Kirol Instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute kirolean aritzeko.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean azaroak 4 EZ OHIKO bilkura ospatuko du

2014-10-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak AZAROAK 4ean goizeko 10:00etan, EZ OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Urriaren 29an janari manipulatzaile ikastaroa

2014-10-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Udala

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena. Ikastaroa urriaren 29an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 09:30etik 13:30ra bitartekoa izango da.

gehiago irakurri

Udalerriko kirol eta jarduera fisikoen inguruko ekarpenak jasoko dira Krosean

2014-10-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Udalak igande honetan, urriak 26, Okendo plaza inguruan goizeko 11:00etatik aurrera karpa bat ipiniko du herritarrek udalerriko kirol eta jarduera fisikoaren inguruan duten iritzia jasotzeko. Egitasmo hau, Udalak ekainean hasi zuen Lasarte-Oriako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Planaren baitan kokatzen da, hain zuzen. Plan honen xedea datozen urteetarako Udalaren kirol eta jarduera fisikoko helburuak eta lan-ildoak finkatzea da.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna