Albisteak
Alebinentzako (2003-2004 jaiotakoak) asteburuetan kirola egiteko aukera
2014-11-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Lasarte-Oriako Udalak, Kirolen Udal Zerbitzuaren bitartez, 2014 - 2015 ikasturtean, aldi berean kirol modalitate ezberdinak praktikatzen hasteko aukera eskaintzen dizu (patinajea, ur-jarduerak, tenisa, atletismoa, kirol egokitua beste batzuen artean). Jarduera hauek udalaren kirol instalazioetako bazkideentzat dohainik izango dira eta ez bazkideentzat 45 euroko prezioa dute.
Kirol-ekintza guztiak larunbatetan 12:00tatik 13:30tara garatuko dira Udalaren Kirol Instalazioetan azaroan hasi eta maiatza bitartean.
Parte hartzera animatzen denak, eskatzen zaizkion datuak bete behar ditu eta azaroaren 2tik aurrera Udal Kiroldegiko bulegora eraman beharko ditu. Inskripzioa egiteko unean ikasturteari buruzko informazio zehatzagoa emango zaio (egutegia, ordutegia, instalazioak...). Plazak mugatu beharra gertatuez gero inskripzioaren ordena hartuko da kontuan.
Jarduera osatzen duten 16 saioetara kirol jantzi egokiarekin joan beharko da. Jarduerak azaroaren 8an hasiko dira eta Gabonetan eta Aste Santuan saio bana izango ditu.
Kurtsoan zehar, jarduera honetan partehartze jakin bat egiaztatzen bada, parte hartzaileek ikasiko duzuenaz gain, kurtso bukaerako festan egingo den kirol materialaren zozketan parte hartzeko eskubidea izango duzue.