Albisteak

Inauteriak 2014ko gaia IPUIN eta KOMIKIAK izango da

2014-11-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Joan den ostegun arratsaldean Kultur Etxean konpartsen ordezkariekin egindako bilkuran, jasotako proposamen guztien artean 2015. urterako herri guztia janzteko gai egokiena IPUIN eta KOMIKIAK zela erabaki zen. Gaia zabala da oso, lasarteoriatar guztientzat aproposa. Ipuin famatuz edo komikietako protagonistez mozorrotzea posible da. Orain, imajinazioa da martxan jarri beharrekoa.

 

Azken urteotan gero eta konpartsa gehiago animatu dira herrian parte hartzera, eta Gazteria, Festak eta Kirola departamentutik koadrilek oraindik mozorroa pentsatu eta konpartsa osatzeko aukera dutela ere gogorarazi nahi izan dute, diru-laguntza deialdia urtarrilean egingo baita. Beraz, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude; edonolako zalantzak izanda, Kultur Etxera zuzendu behar dute, eta bertan laguntza izango dute eskaerak egiteko prozedurekin, epeekin, etab.

 

Inauteriak otsailak 14 eta 15ko asteburuan ospatuko ditugu Lasarte-Orian.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna