KonTenT-Tu programa 8 erabiltzailerekin abiatu da

2018-01-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Dagoeneko 8 lasarteoriatarrek erabiltzen dute KonTenT-Tu egunezko arreta-zerbitzua. Programa hau mendekotasun moderatua duten adineko pertsonei zuzendua dago, harremanak izateko, ikasteko eta ondo pasatzeko.

Urtarrilaren 8an abiatutako zerbitzu berri honen instalazioak bisitatu ditu Jesus Zaballos alkateak, eta adierazi du garrantzizkoa dela adineko pertsonei beren bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko aukera eskaintzea.

gehiago irakurri

Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak

2018-01-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 29etik otsailaren 1era da, zentroan bertan.

gehiago irakurri

Gazteria sailak emantzipazioko ikastaro bat jarri du martxan gazteentzat

2018-01-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gazteen emantzipazioari sostengua emateko helburuarekin, Udalak ikastaro bat antolatu du, haien autonomia pertsonala sostengatzeko. Otsailean hasita urtean zehar egingo diren hainbat hitzaldik eta lantegik osatzen dute ikastaroa, non emantzipaziorako trebetasunak bereganatuko baitituzte.

gehiago irakurri

Lizitazioan da herriaren parte handi bat asfaltatzeko hiru urterako plana

2018-01-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oria asfaltatzeko hiru urterako plana martxan da. Abiatu da garrantzizko kanpaina honen lizitazioa, bi urtean gure herriko bide publikoen parte handi bateko asfaltoa berrituko duena.

Jesus Zaballos alkateak, Agustín Valdivia obretako eta hirigintzako zinegotzia eta Jose Mari Urdanpilleta zerbitzu publikoetako zinegotzia ondoan zituela, gure herriko bide publikoak asfaltatzeko hiru urterako plana aurkeztu du.

gehiago irakurri

Larunbatean hasiko da Lasarte-Oriako Areto-futboleko Torneo Soziala

2018-01-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Urtarrilaren 27ko larunbatean hasiko da Areto-futboleko 35. Torneo Soziala, Lasarte-Oriako Udalak antolatua. 9 ekipok jokatuko dute txapelketa, bi itzuliko liga batean. Finala ekainaren 23an izango da.

Txus Alonso kiroletako zinegotziak aurkeztu zuen 2018ko areto-futboleko torneoa. Jakitera eman zuenez, torneo hau Ostadar K.T.k antolatu ohi zuen, baina, haren areto-futboleko sekzioa desagertu ondoren, baztertu egin du berriro antolatzea.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak gaurko ez ohiko bilkuran hartutako erabakien berri

2018-01-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak gaur buruturiko ez ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu ditu:

 

gehiago irakurri

Garbiketako kontratu berriak asko hobetuko du gure herriko kale eta plazen garbitasuna

2018-01-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak kale-garbiketako lizitazio berri bat abiatu du, garrantzizko aldaketak izango dituena, areagotu egingo baititu egin beharreko lanak, langile-kopurua, garbitu beharreko eremuak eta garbiketa-motak. Lizitazioko prezioa urtean 1.107.294 eurokoa da.

gehiago irakurri

Udalak 12.161 euro eman dizkie herriko 6 elkarteri

2018-01-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak 8.376 euro eman dizkie Lasarte-Oriako 5 kultura-elkarteri, urteko programaziorako laguntzetarako Kulturatik egindako deialdiaren barruan. Horrez gain, Burunzpe guraso-elkarteari 3.785 euroko diru-laguntza eman zaio eskola-orduz kanpoko jardueretarako programagatik.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 23 ez ohiko bilkura ospatuko du

2018-01-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 23, goizeko 9:00tan, ez ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Uistin kalean egingo den obra batek 28an gehituko ditu lur gaineko aparkamendu-plazak

2018-01-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun duela, Uistin kalea berrurbanizatzeko proiektua azaldu du. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.

Alkateak azpimarratu du proiektuaren asmoa oraingo plazen kopurua gehitzea dela. Afektatutako tartean, gaur egun 25 plaza daude. Obra dela bide, aparkamendu-plazak 53 izatera pasako dira, plazen kopurua 28an gehituta.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna