1266 parte-hartzailek bete zuten Lasarte-Oriako 1. Gazte Gaua, zombie erritmoan
2017-11-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Orian ospatu zen Euskadiko 1. Survival Zombie gauaren arrakastaren neurria parte-hartzaile kopuru oso altuak ematen du. Oso ontzat jotzen dugu lehenengo Gazte gaua honen balantze: 1266 parte-hartzaile eta ehunka lasarteoriatar izan dira ikuskizuna elkarrekin disfrutatzen.
SURVIVAL ZOMBIE - Garrantzizko informazioa
2017-11-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
MICHELINGO KIROLGUNE MUNIZIPALEKO FRONTOIAN CHECK-IN-A EGITEA
BIZIRAULEENTZAKO CHECK-IN-AREN ORDUTEGIAK: 18:00etatik aurrera
ZOMBIENTZAKO CHECK-IN-AREN ORDUTEGIAK: 20:30etik aurrera
Sarrerarekin batera emango da Jokoan parte hartzeko behar den material guztia.
Jokalariaren adina 14 eta 17 urte artean badago (biak barne), nahitaezko baldintza izango da haren aitak/amak/legezko tutoreak sinatutako BAIMENA ekartzea, sinatzen duen helduaren DNIaren fotokopiarekin batera.
10etik 13ra urtekoen kasuan (biak barne) nahitaezkoa izango da, haren aitak/amak/legezko tutoreak sinatutako baimena eta sinatzen duenaren DNIaren fotokopia ekartzeaz gain, laguntzaile adindun bat, adingabeaz arduratuko dena eta EKITALDI GUZTIAN zehar lagunduko diona.
Gogorarazten da, Jokoan parte hartuko bada, nahitaezkoa dela lehenago check-in-a egitea.
JOKOA 23:00etan HASIKO DA OKENDO PLAZAN
Genero-Indarkeriaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez
2017-11-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Genero-indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da Lasarte-Orian hurrengo astean. Herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarri horren, bortizkeria matxistaren, aurka,
Berdintasunerako zinegotziak, Lourdes Acevedok, eta arloko teknikariek aurkeztu dituzte gure herrian, hurrengo astean, adin guztietako herritarrentzako izango diren ekitaldiak. Helburua da, herritarrak kontzientziatzea bortizkeria matxistarekin bukatzea guztion lana dela, gizonena zein emakumeona, salbuespenik gabe.
Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien emaitzak
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko azaroaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrean eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketen datuak ikusgai dituzue:
75 KONTRATU GAUZATUKO DIRA ENPLEGUA SUSTATZEKO EGINGO DIREN TOKIKO EKINTZETAN ETA BETERRI-BURUNTZAKO EGITASMO BEREZIETAN
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lanbidek, duela gutxi, tokiko ekintzak eta proiektu bereziak gauzatzeko diru-laguntzen deialdiaren emaitzak plazaratu ditu. Beterri-Buruntzako Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) proiektu ezberdinak kudeatuko dituzte eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Ekintza horiek hiru eremu ezberdinetan laburbil daitezke: Eskualdeko enpresei kontrataziorako diru-laguntzak eskainiz, eskualdeko udaletxeetan egitasmo ezerdinak burutzeko beharrezkoak izango diren kontratuak eginez eta gizartean baztertutako emakumeei bideratuta dagoen prestakunta enplegu programa burutuz.
KontenT-Tú. programa azaltzeko saio informatiboa
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
“Kontent-Tu” Eguneko Arreta Zerbitzu munizipalaren irekiera berria dela eta –2018 urtearen hasieran zabalduko dizkie ateak lasarteoriatarrei-, azaroaren 21ean, 18:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean (hitzaldi aretoan), saio informatibo bat egingo da zerbitzu honek nola funtzionatuko duen eta zer eskainiko duen azaltzeko.
Lasarte-Oriak lehenengo Gazte Gaua ospatuko du larunbatean
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
1. Gazte Gaua larunbateko 20:30ean hasi da eta igandeko 6:00etan bukatuko da. Bi kirol-ginkana, eta Survival Zombie jardueraz dago osatuta.
Jesus Zaballos Alkateak gogorarazi du, gobernu taldearen konpromisoetako bat dela, herritarrei ohiko aisialdirako eredu alternatibo bat eskaintzea.Hori dela eta, duela gutxi 1. GauTxori Gaua ospatzen bagenuen kulruretxean, larunbat honetan 1. Gazte Gaua ospatuko dugu.
Erketz Dantza Taldeak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
2017-11-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak hitzarmena sinatu du gaur Erketz DT-ko lehendakari Ruben Arranzekin, zeinen bidez erakundeak 3.727 euro jasoko baititu urte honetarako. Erketzek, bere aldetik, konpromisoa hartu du urtean zehar hainbat emanaldi egiteko.
Memoria partekatuaren eguna ospatzen du Udalbatzarrak Askatasunaren parkean
2017-11-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkateak, udalbatzarreko kideek eta lasarteoriatarrek ospatu dute gaur memoria partekatuaren eguna ekitaldi xume baten bidez. Adierazpena irakurri ondoren, lore-eskaintza egin da eta 5 minututako isilaldia.
13an irekitzen da partaidetzazko aurrekontuen prozesu berria
2017-11-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, partaidetzazko aurrekontu berria aurkeztu du, Herritarren Parte-hartzearen Saileko zinegotzia den Lourdes Acevedorekin batera. 2018rako 500.000 euro zertan erabiliko diren erabakiko du, eta herritarrek pisu gehiago izango dute.