Udalbatzarrak datorren asteartean azaroak 14 ohiko bilkura ospatuko du
2017-11-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean azaroak 14, arratsaldeko 18:00tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Larunbatean ospatzen da Lasarte-Orian BASERRI-PRODUKTUEN V. Feria
2017-11-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Behemendik antolatua, Baserri-Produktuen V. Feria aurkeztu da. Hurrengo azaroaren 11an ospatuko da, Okendo Plazan, 10:00etatik 14:00etara 10 postu eta umeentzako jolasak.
Feria honen ezaugarriak hurrengo hauek dira:
Azaroak 14 herritarren parte hartzeko informazio bilera egingo da
2017-11-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren azaroaren 14an herritarren parte hartzeko informazio bilera ospatuko da Manuel Lekuona Kultur Etxean arratsaldeko 18:00tan. Bertan tratatuko den gaia hauxe izango da:
"LASARTE-ORIA ETA DONOSTIA UDALERRIAK BATERAGARRI EGITEKO PLANA, LASARTE-ORIAKO PLANGINTZAKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO "A.33 TERESATEGI" EREMUARI ETA DONOSTIAKO HAPO-ko "AÑ.10 ERREKALDE (II)" EREMUARI ETA BIDE-SISTEMA OROKORRA.
Udalbatzarrak 2018ko ordenantza fiskalak onartu ditu
2017-11-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak ordenantza fiskal berriak onartu ditu. Zergak eta tasak %1,2 igoko dira, plusbalioak eta zaborrak izan ezik. Eguneko arretarako eta mendekotasunik gabekoentzako jangelarako tasak sortu dira, eta hobariak onartu dira alokairua bultzatzeko eta familia ugariei onurak eskaintzeko.
2018ko zergak eta tasak igotzeko erabilitako irizpidea Funcasen (Aurrezki kutxen fundazioaren) KPIa aplikatzea da, %1,2ko hain zuzen. Azken urteetan aplikatutako irizpide berarekin jarraitu da.
Apokalipsi zonbi batek zeharkatuko du Lasarte-Oria azaroaren 18ko gauean
2017-11-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur aurkeztu da Lasarte-Oriako Survival Zombie. Rol joko bat da Lasarte-Oriara iristen den apokalipsi zonbi baten inguruan, 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izango dituena, bizirik ateratakoak eta zonbiak tarteko.
Azaroko Kultur Agenda: Survival Zombie, azaroko proposamenik harrigarriena
2017-11-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Azaroaren 18an, odol eta giza-haragi gose den zonbi multzo baten erasotik bizirik aterako beharko dute lasarteoriatarrek. Hilabete honetarako, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste.
Azaroaren 3an, ostiralarekin, bukatuko da Islada Ezkutuak-ek 1936ko estatu kolpearen inguruan antolatutako hitzaldien 2. Zikloa.
Udalbatzarrak datorren urterako Ordenantza Fiskalak onartu ditu
2017-11-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur goizeko 09:00tan ospatutako Udalbatzarrean 2018rako Ordenantza Fiskalak onartu dira honako bozketarekin:
Aldeko botoak 7 (7 PSE-EE-PSOE)
Kontrako botoak 1 (1 PP)
Abstentzioak 7 (3 EH BILDU, 2 ADLOP, 2 EAJ-PNV)
Konexio mugikor azkarragoak eta estaldura hobea iritsi dira Lasarte-Oriara 4G berriarekin
2017-10-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Konexio mugikor azkarragoak eta estaldura hobea iritsi dira Lasarte-Oriara 4G berriarekin:
-
Telefonia mugikorreko operadoreak Lasarte-Orian 4Gko zerbitzua eskaintzen hasi dira 800MHzko bandan.
-
Teknologia berriak aukera emango die lasarteoriatarrei datu mugikorrak abiadura handian erabiltzeko, eraikin barruetan estaldura hobetzeko eta hedapen geografikoa zabaltzeko.
-
Llega800 da 800MHzko bandan TDTarekin 4G zerbitzua bermatzeaz arduratuko den enpresa.
Beldur barik lehiaketa 2017
2017-10-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
BELDUR BARIK LEHIAKETA LASARTE-ORIAN
Aurten ere, Lasarte-Orian laugarren aldiz Beldur Barik lehiaketa antolatu da. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
Alboka abesbatzak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
2017-10-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hitzarmen honetan ezartzen da Alboka abesbatzak Lasarte-Orian urtean eman behar dituen kontzertuak, eta 2017 urterako 3.727 euroko diru-laguntza 11.227 euroko aurrekontu baterako.
Jesus Zaballos alkateak eta Jesus Oceda Albokako lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Bertan, indarraldia hiru urtekoa delarik, bi alderdien betebeharrak eta diru-laguntzaren xedea ezartzen dira.