Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Udalaren eta Kukukaren artean
2017-11-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak eta Joxe Agirretxek Lasarte-Oriako Udalaren eta Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldearen arteko hitzarmen bat sinatu dute hiru urterako. Hitzarmenak 3.727 euro engaiatzen ditu 2017rako.
Banatu dira Lasarte-Oriako literatura sariak
2017-11-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 343 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 27 helduenean eta 49 mikrokontakizun.
Begirada berria emakumeen aurkako indarkeriari
2017-11-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
AZAROAREN 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”
Azaroaren 25a dela eta, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, berriz azpimarratzen dugu indarkeria mota honen izaera estrukturala eta gure konpromisoa agertzen dugu emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Era berean, nazioarteko zuzenbide-esparruarekin bat, berresten dugu badagoela loturarik genero-arrazoiek eragindako bazterkeriaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean. Emakumeen aurkako indarkeriak eragindako biktimei eta hartatik bizirik irtendakoei laguntza-zerbitzua bermatzea ez ezik, beharrezkoa ere bada esku-hartzearen plano guztietan jarduketak planteatzea: Prebentzioa, Detekzioa, Arreta, Babesa, Koordinazioa, Justizia, eta Erreparazioa ere bai.
Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
2017-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik laugarren Lasarte-Oriako bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 5 lan izan ditu aurtengoan.
Lasarte-Oriako umeen liburutegiko Txoko Morea inauguratuta
2017-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak umeen liburutegiko Lila Txokoa inauguratu du. Gune berri honek, berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako kontzeptuak txikienen artean indartzeko balio dezaketen liburu eta ipuinak bilduko ditu.
Hainbat zinegotzi eta liburutegiko langileak lagun, alkateak azaldu du Kulturako eta Zerbitzu Sozialetako departamentuak ados jarri direla Txoko Morea antolatzeko orduan. Gune honen helburua da, berdintasunaren balioak jasotzen dituzten liburuak eta genero-indarkeriaren aurkako umeen literatura biltzea, txikienak balore horietan hezteko.
Beste 16 komertziok bat egin dute Biziberritzen programarekin
2017-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Merkataritza sustatzeko Biziberritzen programari beste 16 establezimendu batu zaizkio, eta 41 komertzio izatera iritsi dira 2017an. Gaur sinatu dira hitzarmenak komertzio parte-hartzaile berriekin.
Jesus Zaballos alkateak, 16 establezimendu parte-hartzaile berri hauekin hitzarmena sinatzeko ekitaldian, azpimarratu du ekimen hau gero eta interesgarriagoa dela herriari bizia emateko, gaur egun itxita dauden lokalen funtzio komertziala berreskuratuz. Guztira, 15 dira beste establezimendu batzuen anfitrioi aritzen diren itxitako lokalak.
Irekita dago gizarte-intereseko diru-laguntzak jasotzeko epea
2017-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Orian, ongizate sozialaren garapenerako lan egiten duten erakundeentzako diru-laguntzak eskatzeko oinarriak argitaratu dira. 17.500 euro jartzen ditu udalak horretarako, 2017rako. Proiektuko 2.800 euro izango dira gehienez.
Lasarte-Oriako Pintxoaren V. ibilbidea
2017-11-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Abenduaren 1etik 3ra, Pintxoaren V. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Epaimahi profesionala. Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eskerrak eman dizkie ibilaldian parte hartu duten ostalariei egindako lanagatik, Aterpeari antolakuntzagatik eta Ramón Roteta eta Jesús Nieto sukaldariei epaimahaiaren kide gisa egindako lanagatik.
Kultura eta Hezkuntzako diru-laguntzak eskatzeko epea irekitzen da
2017-11-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenaz zabaltzen da Lasarte-Oriako kulturaren sustapenerako eta eskola-orduz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak aurkezteko epea 10 egunetakoa da.
Diru-laguntza hauetarako deialdia norgehiagokako erregimeneko da. Kulturaren sustapenerako eta zabalkunderako programetarako deialdiaren diru-kopurua 9.190 euro da, eta 9.627 euro eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarrien esparruko programetarako.
Ikastaro berriak KZ gunean
2017-11-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gehigarri bezala bidaltzen den dokumentuan, KZgunean abenduan zehar izango diren ikastaroi buruzko informazioa dago.
Ikastaro hauetan izen eman nahi izanez gero, KZgunea irekita egongo da goizean 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.
Hurbildu ezin direnentzat, ikastaro hauetarako aurre-inskripizoa egin daiteke gure webgunearen bitartez. Itxaron zerrendan sartzeko norbaitek arazorik balu, ondoko estekan topatuko du informazio gehiago.