Albisteak
Hipodromoak “Lasarte-Oria Tratu on bat” markarekin bat egin du
2014-07-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Atzo goizean Udalak Hipodromoa enpresarekin elkarlan hitzarmen bat sinatu zuen “Lasarte-Oria Tratu on bat” marka bultzatzeko eta Lasarte-Orian hirugarren sektorea indartzeko asmoz antolatzen diren ekitaldien nahiz marka beraren zabalpenean lan egiteko xedearekin.
Udalak ustetan tokiko garapen faboratzeak berekin eskatzen duela gizarte hau osatzen dugun estamentu, enpresa eta pertsona guztion ahalegina eta ekarpena. Krisi-garaian egiteak, gainera, berekin dakar modu berezi batean inplikatzea ekonomiaren eta egonkortasun laboralaren bilakaera zalantzazkoan zuzenean murgildurik aurkitzen direnekin.
Lasarte-Orian hirugarren sektorearen iraunkortasuna ahalbidetzeko eta haren biziberritzea eragiteko, egokia gertatzen ari dela udal-esparrutik sustatzen ari den marka komertziala, gure merkataritzaren eta ostalaritzaren identitate berezia definitzen duena, hurbiltasunaren eta konfiantzaren balioak oinarritzat hartuta. Hauxe da marka hori: Lasarte-Oria, Tratu on bat.
Lasarte-Oria eta Hipodromoaren arteko lotura indartzen
Udalak Lasarte-Oriako ostalaritzarekin izandako lankidetza prozesuaren ondoren, 2014ko denboraldiko lasterketa egitaraua bultzatuko du denboraldiko kartel orokorra eta jardunaldi bakoitzeko egitarauak zabaltzea erraztuz, ostalaritzako hamahiru establezimendu kolaboratzaileen artean.
Lasarte-Oria Tratu on bat zaldi karrera
Lasarte-Oriaren marka komertzialaren hedapenean eta ezarpenean laguntzeko, abuztuaren 10eko lasterketa jardunaldiko egitarauko laugarren lasterketa gisa Lasarte-Oriako Sari Nagusia , Tratu on bat, Un buen trato sartuko du.