Albisteak

Tipi tapa ibilbide osasungarrien proiektua martxan jartzeko bilera irekia

2014-07-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Lasarte-Oriako Udalak  Osakidetzarekin, eta ETORBIZI fundazioarekin batera zahartze aktibo eta osasungarriaren Ekintza Planaren barruan Ttipi Ttapa Ibilbide Osasungarriak izeneko proiektua jarri nahi da abian.

 

Proiektu hau 60 urtetik gorako pertsonei astean behin oinez egiteko ordu, ordu eta erdiko  ibilbide osasungarriak eskaintzea da. Dena Lasarte-Oriako elkarteko boluntarioek koordinatuta.

 

Boluntarioek ez dute zertan adineko pertsonak izanik, beraien egitekoa ibilbideak dinamizatzea eta paseoetan laguntzea da. Ariketa fisikoa egiteaz gain, proiektu hau erreminta bat da herriko elkarte, talde eta pertsonek elkarrekin momentu atsegin bat pasatzeko eta era berean etxetik atera eta beraien osasuna mantendu behar duten 60 urtez gorako pertsonak animatzeko eta elkarlanean sozializatzeko.

 

Ekimen hau ezin da zuen laguntzarik gabe martxan jarri. Hori dela eta, hurrengo bilerara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Uztailak 16, asteazkena, 11:00etan Lasarte-Oriako jubilatuen etxean.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna