Udalbatzarrak datorren asteartean, abenduak 9 ohiko bilkura ospatuko du

2014-12-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean, ABENDUAK 9, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Otsaileko kanpaina Udal Euskaltegian

2014-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

LASARTE-ORIAKO UDAL EUSKALTEGIAN otsaileko matrikulazio kanpainan izena emateko epea zabalik otsailaren 13ra arte.

gehiago irakurri

Udalak 40 familia gehiagok auzo konposta egiten hasteko bi gune jarri ditu

2014-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Lehengo urtean Sasoeta eta Atsobakar auzoetan bi etxola jarri ziren bertako bizilagunek auzo konposta egin ahal izateko. Hemendik aurrera berriz bi etxola gehiago jarriko dira: bata Zapategi kalean eta bestea Basaundin. Bertan, 40 familiek parte hartu ahalko dute eta Udaletxea arduratuko da hasiera batean prozesu guztia ondo egin dadin.

gehiago irakurri

Sasoetako bajuen eraisketa obrak esleitzeko prozedura martxan jarri da

2014-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Azaroaren 25an Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu ziren pleguen bitartez lanak egingo dituen enpresa aukeratzeko prozedura martxan jarri da. Enpresa ezberdinek beraien proposamenak aurkezteko epea hurrengo abenduaren 21a arte izango dute eta hortik aurrera esleipena egiteko lanak hasiko dira.

 

gehiago irakurri

Villa Mirentxuko Trinketea modu librean erabili daitekeen azpiegitura bilakatu da

2014-12-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Trinketea eraberritu eta ireki zenetik bere erabilera kiroldegiko abonatuentzako bakarrik mugatua egon da. Orain ordea, araudi hau aldatu egin da eta hemendik aurrera edonork erabil ahal izango du kiroldegiko ordutegiaren barruan. Hala ere, atea ez da kenduko kirol azpiegituraren egoera ona babesteko eta arriskutsua izan daitekeen puntu beltz bat bihurtu ez dadin. Eta beraz, erabili nahi duenak ate ondoan dagoen txirrina jo beharko du sartzeko.

gehiago irakurri

Datozen bi asteetan trafikoa desbideratuko da Zumaburu eta Ola kaleetan

2014-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Zumaburuko kolektorea garbitzeko lanak direla eta, hainbat arketetan arituko dira Zumaburu eta Ola kaleetan. Ostegunean, azaroaren 27an, hasiko da obra, eta hamar lanegun inguru iraungo dute lanek.

gehiago irakurri

KOOPeratzen formakuntza proiektuaren izen emateko epea luzatu da

2014-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Beterriko eskualdearen garapen planaren baitan abiatu den KOOPeratzen zerbitzuan izena emateko epea abenduaren 5a arte luzatzen da. Dagoeneko hainbat proiektu aurkeztu dira, baina oraindik gehiagorentzako lekua dagoenez interesatuei denbora gehiago emango zaie.

gehiago irakurri

Aitatasuna gaur, aita zoriontsu, arduratsu eta berdintasunean oinarritzen diren aitatasun ereduak lantzeko tailerrak

2014-11-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Abenduko hiru ostiraletan, 5, 12 eta 19 arratsaldeko 18etatik 20etara aitatasuna lantzeko dohako tailerrak izango dira emakumeen zentroan. Tailer hauetan arduratsu, zoriontsu eta berdintasunean oinarritzen diren aitatasun ereduak landuko dira. Hiru tailer ezberdin eta autonomo landuko dira; zaintza arduratsuaren ingurukoa, aiten sexualitatearen inguruan haurdunaldi-erditze aurretik eta ondoren eta alaba-semeen hezkidetzaren inguruan.

gehiago irakurri

Beldur barik bideo lehiaketako sarituak ikusgai

2014-11-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Ostiralean Manuel Lekuonako auditorioan Beldur Barik bideo lehiaketako Lasarte-Oriako lehengo edizioko sari banaketa ospatu zen. Bertan bi kategorietako irabazleen eta bigarren postuan geratu zirenen bideoak zinema pantaila handian ikusteko aukera izan zen.

gehiago irakurri

Emakumeenganako indarkeriaren nazioarteko aurkako eguna

2014-11-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Udalak bozeramaileen batzordean emakumeenganako nazioarteko indarkeriaren aurkako eguna dela eta hurrengo adierazpen instituzionala onartu du. Gainera, atzoko egunean antolatutako egitarau zabalaren baitan mosaiko bat osatu zuten herritarrek Okendo plazan.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna