Proposatu San Pedro jaietarako ideiak Facebook eta Twitter bidez

2015-02-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Aste honetan bukatzen da San Pedro jaietarako ekarpenak egiteko epea eta herritar guztiei gogorarazi nahi dizuegu internet bidez, etxetik ekarpenak egiteko aukera dagoela. Lau aukera ezberdin eskaini ditugu aurten ekarpenak egiteko:

gehiago irakurri

Tximistarreta, herritarrek pentsatu eta diseinatutako parkea osatua dago

2015-02-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Larunbatean San Pedro elizaren atzeko estalkiaren babesean Tximistarreta parkea, pentsatzen, diseinatzen eta gauzatzen aritu diren herritar eta eragile ezberdinak bildu ziren parte-hartze ekimen honi bukaera eta azken ukituak emateko.

gehiago irakurri

Hurrengo asteburuan herria ipuin eta komikietako pertsonaiez beteko da

2015-02-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Urtetik urtera Lasarte-Oriako inauteriak indar gehiago hartzen ari dira eta gero eta jende gehiago animatzen da festan parte hartzera mozorrotuz. Era berean, konpartsa mordo batek beraien karrozak prestatu eta desfile koloretsua egin ohi dute. Horrela bada, azken urteetan konpartsa hauen parte hartzearekin antolatzen da inauterietako egitaraua.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean otsailak 10 ohiko bilkura ospatuko du

2015-02-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean otsailak 10, arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Guztion Lasarte-Oria, udalerria kolorez janzteko mural lehiaketa

2015-02-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Sozioekonomia

Duela hilabete batzuk Lasarte-Oriako hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin “Biziberritzen” proiektua jarri genuen martxan. Ekimen berri honek hiru arlo ezberdin jorratzen ditu: lehenengoa dagoeneko funtzionamenduan dagoen Tratu On Bat webgunea, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzako erakusleiho digital bat; bigarrena, udalerriko lokal komertzial hutsak berraktibatzeko ekimena eta azkenik Guztion lasarte-Oria egitasmo artistikoa.

gehiago irakurri

Alerta laranjan egongo gara gaurtik hasi eta ostegunerarte elurtea dela eta

2015-02-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Lasarte-Oriako udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi nahi die bihar goizaldean elurrak hainbat arazo sortu ditzakeela, horren aurrean garbiketa zerbitzu martxan jarriko dira eta udalerriko aldapetan gatza botako da.

gehiago irakurri

Alerta laranjan sartu gara uholde arriskua dela eta

2015-01-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Azken orduetan euri asko egiten ari eta prezipitazio iraunkor hauek ibaiaren mailaren igoera sortzen ari dira. Alerta laranja bihar, larunbata eguerdiko 12ak arte emana dator eta baliteke 24 ordutan 80 l/m2 baino gehiago pilatzea kantauri isurialdeko zenbait tokitan, gure udalerria kasu.

gehiago irakurri

Emakume-zentroak hurrengo lauhilekorako eskaintza zabal eta plurala luzatu du

2015-01-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hurrengo astelehenean, otsailaren 2an, emakume zentroko ikastaro berrietan izen emateko epea irekiko da. Aurre-inskripzioa egin nahi dutenek datorren astean hiru egun izango dituzte goizeko 9:30etik 13:00etara eta arratsaldean 15:30etik 19:30era. Ikastaro guztiak otsailaren 16tik ekainaren 26ra artean egingo dira.

gehiago irakurri

Jaietan Blai! Festetarako proposamen bilketa martxan da

2015-01-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festak departamentuak, urtarriletik aurrera Jaietan Blai! 2015. urteko prozesua abian jarriko dela aditzera eman nahi du. Aurtengoan, San Pedro Jaiak ekainaren 26, 27, 28 eta 29an ospatuko dira.

gehiago irakurri

Larunbatean emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egiteko aukera

2015-01-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Sexuen arteko elkarbizitzarako emakumeen zentrotik emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu dute hurrengo larunbatean, urtarrilak 24. Egun osoko ikastaroa izango da eta 8 orduko iraupena izango du.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna