Albisteak

Datozen bi asteetan trafikoa desbideratuko da Zumaburu eta Ola kaleetan

2014-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Zumaburuko kolektorea garbitzeko lanak direla eta, hainbat arketetan  arituko dira Zumaburu eta Ola kaleetan. Ostegunean, azaroaren 27an, hasiko da obra, eta hamar lanegun inguru iraungo dute lanek. 

 

Sei fase desberdin izango ditu egin beharreko lanak, eta galtzada, hainbat aparkaleku eta batzuetan, lehen aipatutako kaleetako espaloiaren zati bat ere hartuko dira. Izan ere, trafikoa desbideratu beharko da garbiketarako kamioia, arketak eta lanaz arduratuko diren langileak saihesteko.

 

Barkatu eragozpenak

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna