2015 SAN PEDRO JAIETAKO BALORAZIOA

2015-07-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Alkatetzak oso balorazio positiboa egin du gure herriko patroiaren jaien inguruan.  Alkatearen iritziz: “Jai-giroa izan da nagusi une oro egun hauetan zehar. Pozgarria izan da ikustea antolatutako ekitaldietan herritarrek izan duten parte-hartzea bizia, txupinazoa dela, kulturetxeko ekitaldiak direla, eta kalean antolatutako bestelakoak”. 

gehiago irakurri

“Lasarte-Oriako jatorri aniztasun zenbakitan” web aplikazioa ikusgai

2015-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Webgune berri hau datu eta estatistika zerbitzu bat da, eta bertan, jatorri aniztasunaren bilakaera, migrazio saldoak, erroldako alta eta bajak eta aztertzen ditugu. Horrela, gure herriko jatorria aniztasunaren argazki zehatza azaltzen da.  http://udal.aztiker.com/lasarte-oria/

 

gehiago irakurri

Ostiralean “BIRziklaTU” proiektuaren emaitzekin gozatzeko aukera

2015-06-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako gazte talde batek, udaleko gizarte hezitzaileekin batera, “BIRziklaTU” proeiktua garatu du. Urritik hona,  beste herri batzuetako gazteekin batera, baztertuta edo bertan behara utzitako bizikletak berreskuratu, doitu eta margotu dituzte “flota”  txiki bat osatuz.

gehiago irakurri

San Pedro jaietako egitaraua aurkeztu da

2015-06-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2015. urteko programari dagokionez, aspektu azpimarragarriena herriko elkarteen elkarlana eta inplikazioa izan da. San Pedro jaien antolaketan aktiboki parte hartzen dute jada herriko eragileak, eta honek gure festak gero eta herrikoiagoak izatera daramatza, antolaketa-eredu zabal eta plural bat oinarri izanik. Hori dela eta, parte-hartzaile garen guztion izenean aurkeztu nahi genuke aurtengo egitarau hau, guztion lanaren emaitza baita.

gehiago irakurri

Matrikulazioa zabalik ekainaren 1etik 15era Udal euskaltegian izena emateko

2015-06-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udal euskaltegian matrikula epea zabalik ekainaren 1etik 15era, uztailean azterketak prestatzeko.

gehiago irakurri

Bizikidetza eta oroimen historikoa lantzen jarraitzeko hitzarmenak sinatu ditu Udalak

2015-05-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Azken urteetan Baketik eta Islada Ezkutatuak elkarteek lan handia egin dute udalerriko arlo ezberdinetan bizikidetza landuz eta 1931-36 errepublika eta ondorengo errepresio frankistan gertaturikoak aztertzen, ezagutzen eta aitortzen. Hori dela eta, joan den astean Baketik eta Islada Ezkutatuak elkarteekin izan zen alkatea hitzarmen horiek sinatzeko, era horretan orain artean eginiko lanari jarraipena emanez.

gehiago irakurri

Bihar hasiko da KUKUKAren XIII. Antzerki eta dantza astea

2015-05-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2014-15 Ikasturtearen amaierara heltzen ari gara eta horrekin batera dagoneko hemen dago XIII. Antzerki eta dantza astea, hain zuzen, maiatzaren 23tik ekainaren 14 arte bitartean izango da.

gehiago irakurri

Udalerriko establezimenduen eskaintzak kontsultatzeko APP berria

2015-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Udala

Udal baten garapen ekonomikoak ezinbestekoa du eskura dituen informazio eta sustapeneko baliabide guztiak erabiltzea, herritarren eta jarduera nahiz enplegua sortzen duten enpresen arteko harremanak errazten baitituzte. Lasarte-Orian, komertzioek, ostalaritzak eta zerbitzu-enpresek dute eraginik handiena gure hurbileneko ekonomian.

gehiago irakurri

2015eko San Pedro Jaietako kartelen lehiaketaren irabazlea

2015-05-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

 

Irabazlea: Nerea Uralde



Kartela jaitsi (PDF)

gehiago irakurri

“Baratza balkoien” ikastaroan parte-hartzeko epea ostiralean amaituko da

2015-05-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Udala

Aste berdearen barruan norberak bere etxean baratza osatzeko ikastaro hau proposatze du aurten Udalak. Tailerra doain da, 20 pertsonako taldeak antolatuko dira gehienez eta Udal-Pabiloian (Lanbide eskolan) emango da, datorren ekainaren 5ean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, urtero antolatzen dugun aste berdearen barruan.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna