HAZILAN Programa

2016-09-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Buruntzaldea eskualdeko Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) Hazilan Programaren lehen edizioa jarriko dute abian irailaren 19an.

Langabezia-egoeran dauden 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) zuzenduriko egitasmoa da.

gehiago irakurri

Nerabeentzako Zerbitzu Polibalentea lizitaziora

2016-09-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak lizitaziora atera du Nerabeentzako Zerbitzu Polibalentea, Gaztelekuan 11tik 17ra urtekok lasarteoriatarrei eskaintzen zaiena, 77.266 euroko zenbatekoan.

NZPak erreferentziazko zerbitzu publiko bihurtu nahi du Lasarte-Oriako nerabeei zuzendutako arreta-zerbitzuan.

gehiago irakurri

Kiroldegiko ikastaroak 2016-2017

2016-09-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hasi da Kiroldegi Munizipalean 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea. Aukera zabal bat, helduei bezala haurrei ere zuzendua.

Dagoeneko inskripzioa daiteke Udaleko Kirolen Departamentuak ikasturte honetarako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko.

gehiago irakurri

Eskolako materiala erosteko laguntzak

2016-09-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak gogorarazi nahi du 2016-2017 ikasturterako eskolako materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzen programa bat duela, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendua. Laguntzak 75, 50 edo 25 eurokoak izan ahalko dira. Funtsezkoa da egindako erosketaren froga-agiria gordetzea.

gehiago irakurri

Zumaburu HLHI eskolako kurtso-hasiera

2016-09-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zumaburu HLHI eskolako ikasleek ikasturte berria SASOETA HLHI eskolako eta Euskaltegi zaharreko ikasgeletan hasiko dute, oraingo eraikinak itxita egon beharko baitu segurtasunezko arrazoi hauek direla eta.

gehiago irakurri

2016 – 2017 Euskara Ikastaroak

2016-09-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2016-2017 euskara ikastaroak:

Azterketetarako prestaketa

Ikastaroaren iraupena: Irailaren 19tik ekainaren 22ra

Matrikulaldia: Irailaren 1etik 16ra

Bulego ordutegia: 09:00 - 19:15

   tel: 943 36 16 21      euskaltegia@lasare-oria.eus

Oharra: Izena irailaren 1etik 16ra ematen baduzu, matrikula 10 kuotatan ordaintzeko aukera izango duzu.

Diru-laguntzak: %85!

Galde ezazu.

 

gehiago irakurri

NEGUKO ORDUTEGIA UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAN

2016-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

 

Irailaren 1etik  aurrera Lasarte-Oriako Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia eta Kirol Gunea) neguko ordutegiakin irekiko dira berriro.

           Kiroldegian: Astelehenetik ostiralera 7etatik 22,30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.

          Kirol Gunean: Astelehenetik ostiralera 15:30etatik 22:30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.

 

 

gehiago irakurri

2016 - 2017RAKO KIROL JARDUERAK

2016-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

 

Irailaren 1ean zabalduko da Udal Kiroldegian egiten diren kirol jarduera ezberdinetan izena emateko epea.

Jardueren eskaintza zabala da, bai uretan eta baita lehorrean ere, eta pertsona heldu nahiz gazteei zuzenduta dago.

Orain arte ezagunak diren jarduerei (Aerobika, Pilatesa, Indoor-txirrindularitza, Zunba…) ikasturte honetako eskaintzan ondoko hauek erantsiko zaizkie: JUMPFIT, MULTIFITNESS helduentzat eta GAZTE FUNKI gazteenentzat.

gehiago irakurri

Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak

2016-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea irailaren 5etik 7ra da, zentroan bertan.

 

gehiago irakurri

Omenaldia Maialen eta Nely olinpikoei

2016-08-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekitaldi hunkigarri batean, Maialenek eta Nelyk Lasarte-Oriako urrezko intsignia jaso zuten alkatearen eskutik, eta gero herriaren aitortza Okendo Plazan, jendez beteta zegoela.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna