Albisteak

Eskolako materiala erosteko laguntzak

2016-09-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak gogorarazi nahi du 2016-2017 ikasturterako eskolako materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzen programa bat duela, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendua. Laguntzak 75, 50 edo 25 eurokoak izan ahalko dira. Funtsezkoa da egindako erosketaren froga-agiria gordetzea.

Laguntza 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei destinatuta dago. Programaren helburuak dira, batetik, eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea krisi-garai honetan eta, bestetik, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.

Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:

Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea.

Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, sinestamendu horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.

Epeak eta informazio gehiago web honetan:

www.lasarteoriasarean.eu/laguntzak

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna