Albisteak
HAZILAN Programa
2016-09-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Buruntzaldea eskualdeko Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) Hazilan Programaren lehen edizioa jarriko dute abian irailaren 19an.
Langabezia-egoeran dauden 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) zuzenduriko egitasmoa da.
Kolektibo honek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, bere lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako bestetik.
Programaren helburua kolektibo honi bere laneratze prozesuan laguntza ematea da zeharkako konpetentziatan prestakuntza pertsonalizatua emanaz eta ondoren enpresetan hiru hilabeteko praktikak eginez.
Hazilan Programan parte hartu nahi duten gazteek www.hazilan.eus webgunean eman behar dute bere izena irailaren 8a baino lehen (hau barne) edo hazilan@andoain.eus helbidera mezu bat bidaliaz.