Albisteak

Zumaburu HLHI eskolako kurtso-hasiera

2016-09-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zumaburu HLHI eskolako ikasleek ikasturte berria SASOETA HLHI eskolako eta Euskaltegi zaharreko ikasgeletan hasiko dute, oraingo eraikinak itxita egon beharko baitu segurtasunezko arrazoi hauek direla eta.

Eskola zaharberritzeko obrak egiten ari zirela, patologiak izan daitezkeenak ikusi dira eraikinaren estrukturan, eta, teknikari aditu batekin kontsultatu ondoren, detektatutako arazoen analisia egiten ari dira, laginak hartuz eta laboratorioan probak eginez. Analisi horren azken emaitza prestatze-fasean dago.

Egoera horren aurrean, ikasturtearen hasiera hain gertu zegoelarik eta ikasleen, irakasleen eta zerbitzu-langileen segurtasuna bermatzearren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura Sailaren Gipuzkoako Lurraldeko Delegazioak, Lasarte-Oriako Udaleko alkatearekin elkarlanean, kokaleku alternatibo hori erabaki du, urgentziazko eta aldi baterako irtenbide moduan.

Hezkuntzako Delegazioak 2 eta 3 urteko haurrak Sasoeta HLHI eskolara lekualdatuko ditu, han zenbait ikasgela erabiltzeko libre baitaude. Bestalde, Lasarte-Oriako Udalak Eusko Jaurlaritzari lehengo Euskaltegi zaharra eskaini dio, ikastetxetik oso hurbil dagoena, 4 eta 5 urteko haurrak han kokatzeko. Eusko Jaurlaritzak jadanik hasi ditu urgentziazko egokitze-lanak ikasgela horietan. Horrez gain, Alkatetzak Jubilatuen Elkartearekin kudeatu du areto bat haurrentzako behin-behineko jantoki moduan erabili ahal izatea; beraz, eskertzekoa da haien baiezko erantzun azkarra, nahiz eta zerbitzu horrek eragozpenak sorraraziko dizkien.

Haurrei lehenbailehen kokalekua aurkitzearen premiaz jakitun izanik, bi instituzioen arteko komunikazioa etengabekoa izan da, eta hainbat irtenbide izan dira kontuan. Azkenean hartutako erabakiak aldi baterako konponbidea ematen dio arazoari.

Nabarmentzekoa da erabateko kolaborazioa izan dela bi instituzioen artean —Hezkuntzako Delegazioaren eta Lasarte-Oriak Udalaren artean— halako arazo baten aurrean, uda-garai bete-betean urgentziazko neurriak hartu beharra ekarri baitu. Bi entitateok eskertu nahi dugu eskolako zuzendaritzak eta familia afektatuek erakutsi duten ulerkortasuna, zeinak puntualki informatuak izaten ari baitira hartutako erabakiez.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna