Albisteak
Hurrengo asteartean burutuko da uztaileko Udalbatzarra
2013-07-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, UZTAILAK 9, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2013ko martxoaren 22an egindako bilkuraren aktaren onarpena.
2.- Lasarte-Oriako Udalaren kontratu administratiboetarako hizkuntzazko betebeharrak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onestea, arlo horretako araudi berriak ezarritako baldintzetara egokitzeko xedez.
3,- 2013 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
4.- 2012ko ekitaldiko likidazioaren dosierraren berri ematea.
5.- Udaleko ondasun eta eskubideen 2012ko inbentarioan egindako aldakuntzak onestea.
6.- Udaleko Talde Sozialistak aurkezturiko mozioa hipoteka-kredituei aplikatzeko indizeei buruzkoa. Irakurri mozio.
7.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izatea, Landaberri Ikastolak aurkeztutako mozioa: LOMCEren inposaketaren kontrako mozioa. Irakurri mozioa
Galdera eta erreguak.