Albisteak
Ongi etorri, Mrabih, Abdalahi, Nawja eta bi Teslemei
2013-07-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak
Ostiral eguerdian, Udalak Porrotx pailazoaz eta txokoetako umeez lagundurik saharatik etorritako bost umeei ongietorri beroa egin zieten Gaztelekuan. Urtero bezala Oporrak bakean programarekin gure herriko bost familietara etorri diren bi mutiko eta hiru neskek 2 hilabete pasako dituzte gurekin.
Porrotx izan zen Gaztelekuko areto nagusian lehena ongietorria ematen eta umeekin txantxa batzuk elkartrukatu ondoren Gorka Lizarraga zinegotziari eman zion hitza. Honek 5 umeak aurkeztu zituen eta txokoetako gainontzeko haur guztiei Sahara non dagoen eta bertan nola bizi diren azaldu zien irudien eta pailazoaren laguntzaz.
Azalpenak entzun ondoren pailazoak saio txiki bat egin zuen ohiko barrabaskeria eta magiz beteta, eta azkenik ongietorri opariak jaso zituzten bost umeak.
Ondoren Txoketako gainontzeko haurren laguntzaz kartulinen bidez koloretako mosaiko erraldoi bat osatu zuten Gaztelekuaren kanpoko Jaizkibel plazan, alde batetik ikurrina eta bestetik Saharar bandera irudikatuz.