Udal euskaltegian apuntatzeko matrikulazio epea zabalik

2014-01-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Datorren otsailaren 14ra bitartean izen emateko epea zabalik izango da Udal Euskaltegian. Klaseak astelehenetik ostegunera izango dira 10 orduko moduloa astean. Ordutegiari dagokionez; 09:00etatik-11:30etara, 15:00etatik-17:30etara eta 18:30etatik-21:00etara.

 

gehiago irakurri

Bihar urtarrileko ohiko udalbatzarra burutuko da

2014-01-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, urtarrilak 13, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Tratu on bat, aurten kontutan hartzeko egutegia

2014-01-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Gure udalerriko merkatari, ostalari eta zerbitzu pertsonalek 2014rako egutegi bat osatu dute egunero eskaintzen diguten tratu ona erakusteko beraiek modelo lanean agertzen diren argazkien bidez. Gainera, beraiek dira beraien negozioetan egutegi hau oparitzen ari direnak.

gehiago irakurri

Kultura ezberdinetako sukaldeak ezagutu eta dastatzeko aukera anitzen astean

2013-12-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Gaurtik hasi larunbat arte, Aniztasun astearen barruan, Okendo plazako karpan munduko alde desberdinetako sukaldaritzak ikusi, ezagutu eta dastatzeko parada izango da.

Gastrokulturala Euskal herritarren artean, sukaldaritzaren bidez, kultura aniztasuna sustatzeko ideia bezala sortu zen. Jardunaldi hauek, alde batetik, haur eta helduentzako sukaldaritza ikastaroak izango dituzte; eta bestetik, jatorri desberdinetako pintxoak dastatzeko aukera. Honako ikastaroak izango ditugu:

gehiago irakurri

Abenduak 26an uretako festa egingo da kiroldegian

2013-12-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Urtero bezala, urtea bukatzeko eta eskolako oporrak aprobetxatuz, uretako festa antolatu da kiroldegiko igerilekuan abenduaren 26an goizeko 10etatik 12etara, eta bertan 2001 eta 2008 urteen artean jaiotako haurrek gozatzeko aukera aparta izango dute.

gehiago irakurri

Abenduak 22an Azoka izango da Aniztasunaren astearen baitan

2013-12-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Abenduaren 22an Okendo plazan jarri den karparen barruan artisauen, Aterpeako merkatarien eta kultur ezberdinetako elikagaiak eskainiko dituztenen postuak izango dira aniztasun astearen baitan egingo den azokan. Guztira karpa beteko duten 24 postu ezberdin. Hemen zerrenda:

gehiago irakurri

Eguberrietako haur parkearen taberna eta sarreren kudeaketa herriko langabetuen esku

2013-12-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Sozioekonomia

Gaur eguerdian, tokiko enpleguaren garapenerako langabetuen elkarte independienteak (ASIDEL) eta Udalak, eguberrietako haurren parkean egon ohi den tabernaren eta parkera sartzeko sarreren salmentaren kudeaketa elkartearen gain uzten duen hitzarmena sinatu dute  aurtengorako.

gehiago irakurri

Bihar ospatuko den ez-ohiko udalbatzarrean Euskararen Bidegorria 2013-17 plana onartuko da

2013-12-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ostiralean, ABENDUAK  20, goizeko 10:00etan, EZ-OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian, hurrengo urteetarako Euskararen Bidegorria 2013-2017 plana onartzeko eta hurrengo gaiak lantzeko:

gehiago irakurri

Lasarte-Oria guztiona, abenduaren 21etik 28ra aniztasun astea

2013-12-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Lasarte-Oria 70 kultura ezberdin baino gehiagok osatzen dugu, eta horregatik oso litekeena da, gure herrian buelta bat ematen badugu, mundu guztiko lekuetako hizkuntzak entzutea eta janzkerak edo aurpegierak ikustea. Anitzak gara, seguruenik Gipuzkoako herririk anitzena, eta horrek egundoko kultura-aberastasuna ematen digu. Aberastasun hori, ordea, modu egokian kudeatu behar da, eta kultura arteko erlazioak ulertzea eta lantzea eskatzen digu, emaitza positiboak lortuko baditugu.

gehiago irakurri

Kirol instalakuntzen alokairua

2013-12-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Kirolen Udal Zerbitzuak 2014. urtean Kirol Guneko frontoia, Kiroldegiko pista, padel pista edo Trinketea urte osoan zehar (uztaila eta abuztuan izan ezik), zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du. Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna