Albisteak

Eguberrietako haur parkearen taberna eta sarreren kudeaketa herriko langabetuen esku

2013-12-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Sozioekonomia

Gaur eguerdian, tokiko enpleguaren garapenerako langabetuen elkarte independienteak (ASIDEL) eta Udalak, eguberrietako haurren parkean egon ohi den tabernaren eta parkera sartzeko sarreren salmentaren kudeaketa elkartearen gain uzten duen hitzarmena sinatu dute  aurtengorako.

 

Lasarte-Oriako Udalak bere betekizunen artean asoziazionismoa garatzea du, bai eta parte-hartzeko kultura bultzatzea ere, eta ahal duen neurrian, taldeek eta elkarteek egin dituzten jardueretan lankidetzaz laguntzea, era horretara interes orokorraren alde egiten baitu.

 

Gainera, kasu honetan herriko elkarteen artean aukeratu dena langabetuen elkartea izatea esanguratsua da eta kudeaketa hau egiteko aukera izatea ere oso positiboa da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna