Albisteak

Kirol instalakuntzen alokairua

2013-12-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Kirolen Udal Zerbitzuak 2014 urtean Kirol Guneko frontoia eta pista, Kiroldegiko pista, padel pista edo Trinketa urte osoan zehar (uztaila eta abuztua ezik), zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du.

 

Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete.

 

Interesa duten erabiltzaileek izena, abizena, telefono zenbakia, abonu zenbakia eta eskatutako eguna eta ordua instalazioaren harreran eman behar dute abenduaren 18a bitartean. Orduen banaketa zozketa bidez egingo da abenduaren 19an 19 orduetan Udalaren Kiroldegian.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna