MAIATZEKO AGENDA KULTURALA

2018-04-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maiatza askotariko programazioarekin datorkigu: zinemak, teatroak, erakusketek, musikak, dantzak eta hitzaldiek beteko dituzte Lasarte-Oriako kultura-guneak. Nabarmentzekoak dira Aterpearen eta Erketzen urteurrenak eta maiatzaren 5eko Wabi Sabi dantza-ekitaldia.

gehiago irakurri

2018ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea

2018-04-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maiatzaren 25an amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira.

Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.

gehiago irakurri

“Hondakinak gure herrian” ikasturte honetako Eskolako Agenda 21eko gaia

2018-04-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Landaberri eta Sasoetako 1.500 ikasle inguru dira Hondakinak aztertzen ari direnak, nola sortu hondakin gutxiago eta nola kudeatu hobeto sortzen ditugunak, bai eskoletan, bai etxean, bai herri mailan ere.

gehiago irakurri

Azkorteko Bidea irekita

2018-04-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herritarrei jakinarazten zaie jadanik irekita dagoela Azkorteko Bidea, bukatu baitira handik igarotzea eragozten zuten lanak.

gehiago irakurri

Udalaren argibideak udako txokoei buruz

2018-04-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udako txokoak iaz arte Udalarekin izenpetutako hitzarmen baten bitartez Ttakunek antolatu ohi zituen zerbitzu bat dira, eta familiek pagatzen zuten kuotetatik eta Udalaren diru-laguntzatik osatutako diru-sarreren bidez finantzatzen zen oso-osorik, Ttakunek jarduera horretan euro bakar bat ere jarri behar ez zuelarik.

gehiago irakurri

Lore eta Landareen VI. Azoka

2018-04-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Larunbat 21an, 10:00etatik 14:00etara, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen VI. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak berritzeko.

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek aurkeztu du azoka honen edizio berria. Aurten, azokak 15 erakusketari izango ditu, landare-munduarekin zerikusia duten produktu guztiz bariatuak eskainiko dizkigutenak.

gehiago irakurri

Osasunari buruzko II. jardunaldiak Lasarte-Orian

2018-04-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak eta Nuria Fernández arloko zinegotziak, Aterpeako ordezkariak eta jardunaldien arduradunak lagun zituztela, osasunari buruz Kulturetxeko hitzaldi-aretoan apirilaren 23an eta 24an egingo diren jardunaldien programa aurkeztu dute.

gehiago irakurri

David Herasen harrera, zeinek Goya sari bat lortu zuena, Udaletxean

2018-04-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzak harrera egin zion batzar-aretoan David Herasi, zeinek efektu berezien Goya saria lortu baitzuen 2018ko galan, Handia filmean egindako lanagatik. Familiartekoak eta adiskideak lagun zituela, ongi merezitako omenaldia jaso zuen.

gehiago irakurri

ZURE ENPRESA NOLA SORTU ETA KUDEATU

2018-04-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maiatzak 8 eta 9  Lanbidek  “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.

Ikastaroa, doanik dena, Hernaniko Gabriel Zelaia eraikina izango da. Bi txanda egongo dira:

Informazioa eta izena ematea:

Liburuxka ikusi

 

 

gehiago irakurri

Onetsi dira udalaren 2018rako aurrekontuak, 22.874.709 eurokoak

2018-04-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak udaleko aurrekontu koadratuak eta kreditu-eskaerarik gabeak aurkeztu ditu, 22.874.709 eurokoak. Horri gehitu beharko zaizkio 2017ko konprometitutako kredituen 2.525.462 euroak eta asfaltatzeko kanpainarako gerakinetik xedatutako 1.537.390 euroak.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna