2018ko Inauteriak prestatzeko bilera

2017-12-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren abenduaren 13an, 18:00ean, 2018ko Inauteriak prestatzeko bilera Kultura-Etxean egingo da. Bertan parte izan nahi duten talde guztiak animatzen ditugu hurbiltzera.

gehiago irakurri

Baietz 40 egun euskaraz! hizkuntza-ohituren gaineko ikerketaren emaitzekin liburua argitaratu du Udalak

2017-12-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

2.000 herritarrek egindako Baietz 40 egun euskaraz! herri-erronkak frogatu du hizkuntza-ohiturak alda daitezkeela. Pello Jauregi EHUko irakasleak egindako ikerketaren emaitzak biltzen dituen liburua aurkeztu da LasarteTop topaketetan.

 

2016an Euskararen 9. Maratoiaren ingurumarian egindako “Baietz 40 egun euskaraz!” herri-erronkan ia 2.000 herritarrek parte hartu zuten. Parte-hartze hori ahobizi edota belarriprest modura jardunez egin zuten eta, erronkan parte hartzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu eta EHUko irakasle eta ikertzaile den Pello Jauregik gidatutako ikerketa egiteko balio izan zuen.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak, datorren asteartean abenduak 12, arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du.

2017-12-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean abenduak 12, arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

 

 

gehiago irakurri

Zero Settek hiru urterako hitzarmena sinatu du Lasarte-Oriako Udalarekin

2017-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak eta Zero Sette Akordeoi Orkestrako presidente José Manuel Crespok sinatu dute bi entitateen arteko harremanak arautuko dituen hitzarmena. Aurten udalak 3.727 euro emango ditu urteko jarduerarako, eta 4.500 euroraino Akordeoien Festibalerako.

gehiago irakurri

LASARTE-ORIAKO III KIROLAREN FESTA

2017-12-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udal Kirol Batzordeak azaroaren 29an eginiko ezohiko bilkuran, besteen artean, Lasarte-Oriako 2017ko kirolari nabarmenduak sariaren irabazleak izendatzea onartu zuen.

 

gehiago irakurri

2017KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA

2017-12-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaleen Batzarrak, Euskararen Nazioarteko Eguna  dela eta, aho batez adosten du hurrengo textua:

gehiago irakurri

Hasi da ikusten gure kaleetan Eguberrietako argiteriaren instalazioa

2017-12-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maykolux enpresa hasia da Lasarte-Oriako kaleetan Eguberrietako jaietan gure herriko kaleak eta plazak alaituko dituen argiteria instalatzen. Kontratuaren kostua 33.880 eurokoa da, eta igoera handia izan du, herriko kale eta plaza gehiagotara iritsi ahal izateko. Lizitazioko epea amaituta, Maykolux izan da aurkeztu den enpresa bakarra.

gehiago irakurri

IHESAren aurkako nazioarteko egunerako erakunde adierazpena

2017-12-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Atzo Bozeramaileen Batzarrak Eusko Legebiltzarrak proposatutako Hiesaren aurkako erakunde adierazpena onartu zuen.

Adierazpena irakurri

 

gehiago irakurri

Garraio-zerbitzu publikoa harmonizatzeko erregelamendua

2017-11-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Garraio-zerbitzu publikoa harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketaren akordioa (abenduaren 5ean alegazioak egiteko epea irekitzen da, behin GAOn argitaratu ondoren).

Informazioa ikusi

gehiago irakurri

ABENDUKO AGENDA KULTURALA

2017-11-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak nagusi abenduko kultura-jardueran. Musikak berriz ere garrantzizko lekua hartuko du hilabete honetan. Zinemaz eta ipuin-kontariaz gain.

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta udaleko teknikariek abenduko hilabeterako programazio kulturala aurkeztu dute: musikazko osagai garrantzitsua duen programazioa, Eguberrietako Jaien ospakizunetan zentratua.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna