XXXVII. SANTA ANA PALA TXAPELKETA

2018-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita hamazazpigarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa 2018ko ekainaren 4an hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da. Txapelketan 16 urte beteak izanik,  Lasarte-Orian bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute. Aurten berrikuntza bat eman da: talde bakoitzean kideetako bat Lasarte-Oriatik kanpo helbideratua izatea onartuko da. Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 29a arte. Inskripzioa doan da.

 

gehiago irakurri

Udalekuak 2018 "BaiUDANblai"

2018-05-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kirol zerbitzuak aurten ere "BaiUDANblai" udalekuak antolatuko ditu. Hona hemen informazioa:

Sakatu hemen

gehiago irakurri

Udalaren udako txokoetan izena emateko epea

2018-05-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako herritarrei jakinarazten zaie aurki amaituko dela udako txokoak behin betiko adjudikatzeko prozesua, lizitazio publikoa irabazi duen enpresak aurkeztutako dokumentazioa analizatzea bakarrik falta baita horretarako.

Txokoetan izena emateko epea ireki bezain laster jakinaraziko zaie herritarrei prentsaren eta sare sozialen bitartez.

 

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean osoko bilkura ospatuko du

2018-05-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean maiatzak 8 arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Eskuratu zure argindarra kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!

2018-05-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lasarte-Oriako Udalarekin, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du maiatzaren 17an, 18:00etan, Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan.

gehiago irakurri

KIROL SUSTAPENA: Miracampos Zalditegian saioa

2018-05-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak, MIRACAMPOS ZALDITEGIAN, Zaldien mundu zoragarria ezagutzeko aukeraz, saio berezia antolatu du 2006, 07, 08 eta 09an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia maiatzaren 19an (larunbata) garatuko da, arratsaldeko 16:30ean, MIRACAMPOS ZALDITEGIAN.

Interesa duten pertsonek, maiatzaren 7an hasita, Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Kartela ikusi

 

gehiago irakurri

LASARTE-ORIAKO ERAKUNDE ADIERAZPENA: Iruņean 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izandako gertakariak sexu-abusutzat (eta ez sexu-erasotzat) jotzen dituen epaia dela eta

2018-05-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

ADIERAZPENA IKUSI

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako Coworking-arekin elkarlanean aritzeko hitzarmena

2018-05-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak Lasarte-Oria Coworking-arekin sinatu duen hitzarmenaren bitartez, udalak urtebetez % 50ean finantzatuko du ekintzaile lasarteoriatarrentzako tarifaren kostua. Urteko gehienez ere 4 proiektu finantzatuko dira, urteko 4.646 euroko zenbatekoarekin.

gehiago irakurri

Lasarte-Orian aparkatzea. Parte-hartzezko prozesu berri bat

2018-04-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Abian jarritako parte-hartzezko prozesu berria aurkeztu du alkateak. Horren bidez, Lasarte-Orian aparkatzeko arazoaren irtenbideak lasarteoriatarrekin kontrastatu nahi dira.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotzia lagun zuela, gure herriko aparkamenduari buruz herritarrek parte hartzeko prozesu berria aurkeztu du, udalbatzarrak hartutako akordio bat betetzen duena.

gehiago irakurri

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ITXITA

2018-04-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalaren Kirol Instalazioak,  maiatzak 1ean, itxita egongo dira.

 Nahi izanez gero, abonatuek, Andoain, Urnieta eta Usurbilgo kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute.

 

Andoain  (telf. 943-300147)

Urnieta (telf. 943 008328)

Usurbil  (telf. 943-372498)

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna