Zabaleta Berriko eta Zataraingo babes ofizialeko 70 etxebizitza zozkatu dira Lasarte-Oriako notarioaren eta alkatearen aurrean

2018-01-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Construcciones Aburuza eta Promociones Arroka 2017 promotoreek Jesus Zaballos alkatearen eta Lasarte-Oriako notarioaren aurrean egin dute babes ofizialeko 70 etxebizitzen zozketa. Horietatik 46 Zabaleta Berriko promozioari dagozkio eta 24 Zataraingoari.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakiaren emaitza

2018-01-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2018ko urtarrilaren 9an buruturiko ohiko Udalbatzarrean eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketen datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 9 ohiko bilkura ospatuko du

2018-01-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 9 arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

 

gehiago irakurri

Adjudikatu da seinale horizontalen pintaketa

2018-01-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Señales Girod enpresa arduratuko da bide-seinale horizontalen pintaketaz, 27.820 euroko zenbatekoan. Mantentzioko lan horiek arreta berezia jarriko diete zebra-bideei eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkamendu-plazei.

gehiago irakurri

Saharako Karabana

2018-01-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urtarril 8tik 19ra bitartean, Lasarte-Oriako zenbait establezimendutan bilketa popular bat egitea pentsatu da, bai janaria biltzeko , bai produktu higienikoak biltzeko.

Beste urte batez, sarahaui herriaren laguntza-deiari erantzunez, Lasarte-Oriako Udalak, “Oporrak Bakean” programako familiekin eta bere burua eskaintzen duen boluntario ororekin batera, “Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena” karabanarekin kolaboratuko du.

gehiago irakurri

Beirazko ate batek irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko ditu Kulturetxean

2018-01-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak Matxaerreka S. Coop. enpresari adjudikatu dio Kulturetxeko sarreran beirazko ate berria instalatzeko lana, 7.725 euroko zenbatekoan.

Beirazko ate automatiko horiek instalatzeak Kulturetxeko irisgarritasuna hobetu egingo du desgaitasun-motaren bat duten pertsonentzat. Horrez gain, instalatuko den sistema bati esker, ekipamendua lasterrago hustu ahalko da larrialdiren batengatik hala egitea beharrezkoa gertatzen bada.

gehiago irakurri

GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO NEGUKO IKASTAROAKGAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO NEGUKO IKASTAROAK

2018-01-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 8tik 19ra izango da.

Aurten, Gaztelekuak bi egun dirauten ikastaro puntualak eskainiko ditu dohainik urte osoan zehar. Eskaintza hasiko duena Inauterietarako Karakterizazio eta Makillajeko ikastaro bat izango da, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an 18:00etatik 20:00etara emango dena, 12 eta 18 urte arteko neska-mutilei zuzendua, eta inskripzioa Gaztelekuan bertan izango da, urtarrilaren 15etik 25era.

gehiago irakurri

Errege Magoen Kabalgata: “2018ko berrikuntzak, poza eta lan gehiago”

2018-01-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Megabaren prentsaoharra. 2018an begientzako berrikuntza gutxi datozte; lana erraztearren lan egiten dugu.

Lasarte Oriako Errege Magoen kabalgata aurrera atera dadin, zenbait hilabete damakite lanean MEGABA elkarteko bolondresak. Beste batzueta iragarri bezala “ gure elkartean bolondres berriak behar ditugu, generazio aldaketa bat alegia. Urtarrilak 5ean gurekin parte-hartzen duten beste elkarteekin harremanetan gaudelarik, egoera hau herriko beste elkarteetan dagoela ohartarazi gara, tamalez”.

gehiago irakurri

Texas F.K.rekin hiru urterako hitzarmena sinatu da San Silvestre lasterketa antolatzeko

2017-12-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hitzarmenak ezartzen duenez, urtero 2.000 euro ordainduko dira lasterketako dortsaletan Tratu On Bat marka promozionatzearen kontzeptuan. Parte-hartzaileei motxilak ematea ere ezartzen du.

gehiago irakurri

Urtarrileko agenda kulturala

2017-12-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

AGENDA IKUSI

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna