Lege oharra

Lege oharra

Lasarte-Oriako udalak www.lasarte-oria.org domeinuaren bidez, Lasarte-Oriaren inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal-organizazioari dagozkion informazio eta gestioak.

Domeinuan jasotako informazioa Lasarte-Oriako udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Lasarte-Oriako udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Lasarte-Oriako udala da lasarte-oria.org domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. lasarte-oria.org domeinuan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Norberaren Datuak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Lasarte-Oriako udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna