Igande honetan mendi-bizikletako lasterketa egingo da Lasarte-Oriatik abiatuta

2017-03-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak, patrozinatzaileak eta antolatzaileak lagun zituela, igandean egingo den mendi-bizikletako lasterketa aurkeztu du. Lasarte-Oriatik abiatuta, 38 km-ko ibilbidea egingo du. Dagoeneko 300 baino gehiago dira izena emandakoak.

Saiatuz Txirindularitza K.T.k eta Fly Group 99k BMW Lurautoren patrozinioarekin antolatutako lasterketa honek bere 7. edizioa egingo du, eta Lasarte-Oriako Udalaren babesa du, zeinek jarriko baitu azpiegituraren parte bat.

gehiago irakurri

Elkarteen urtekariaren aurkezpena, apirileko berritasun nagusia

2017-03-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia kulturako arduradunak apirileko agenda kulturala aurkeztu dute. Haren alderdi nabarmenetako bat herriko elkarteen urtekari berriaren aurkezpena da.

Urtekaria, udalak bultzatua eta finantzatua eta Lasarte-Oria aldizkariko arduradunek landua, hilabete honetan aurkezten den nobedade bat da. Urtekariak Lasarte-Oriako elkarte mordo batek iaz izandako jarduera jasotzen du. Haren aurkezpena apirilaren 5ean izango da, Kulturetxean.

gehiago irakurri

MEMORIA PLAZA EKIMENA LASARTE-ORIAra HELDU DA

2017-03-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Erakusketa ikusgai egongo da Okendo Plazan apirilaren 3tik 9ra. Lasarte-Oriako alkate Jesús Mª Zaballosek eta Aintzane Ezenarrok Gogora Institutuaren zuzendariak, Memoriaren Plaza Lasarte-Orian izango duen programazioa aurkeztu dute.

Herritarrek parte hartzeko iaz martxan jarritako proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Okendo Plazan egongo da apirilaren 3tik 9ra.

gehiago irakurri

Martxan da Guztion Lasarte-Oria! Muralen lehiaketa

2017-03-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurkez daitezke Guztion Lasarte-Oria 2017 muraletarako proposamenak. Apirilaren 10ean bukatuko da epea. Aurtengo gaia “gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna” da, eta helburua, berriz, gure herriko bost puntu beltz ezabatzea.

Herriko bost puntu beltz hobetu nahian, espazio hauek pertsonen joan-etorrirako atseginago eta seguruago eginez, abian jarri da Guztion Lasarte-Oria 2017. Aurkezten diren proposamenak espazio hauetara egokitu behar dira, eta artista bakoitzak mural batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango du. 4.750 euro bideratuko dira programa honetara.

gehiago irakurri

Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia

2017-03-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko.

Martxoaren 28an, 19:00etan, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du.

Udalak,  gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero.

Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak …

gehiago irakurri

Buenos Aires Aldapan behe-tentsioko aireko linea aldatzea

2017-03-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Iberdrola Distribución Eléctrica kontratatu du Udalak Buenos Aires Aldapan behe-tentsioko aireko linea lurperatzeko lanak egiteko, 17.049 euroan.

Buenos Aires Aldapan espaloiak zabaltzeko egin berri diren urbanizazio lanek beharrezko egin dute eremu horretako behe-tentsioko gaur egungo linea aldatzea.

Urbanizazio proiektu horretan ez zegoen aurreikusia lan hori. Hori dela eta, beharrezkoa izan da linea horren lurperatzea kontratatzea, eta Iberdrola Distribución Eléctricari enkargatu zaizkio lanak, 17.049 euroan. 

gehiago irakurri

Indarrean daude euskara saileko 2017ko diru-laguntzak

2017-03-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordoki jaunak 2017 urtean euskara-sailak egin duen diru-laguntza deialdia aurkeztu zuen. Guztira sei diru-laguntza lerro aurkeztu ditu eta horietarako, momentuz, 59.760€ daude onetsita eta 68.060€ arte izan ahalko dira Udalak aurrekontuak onesten dituenean.

 

Deialdi bakoitzaren baldintzen eta eskaera-orrien berri nahi duen orok Udalaren webean du informazio guztia edo bestela Euskara-zerbitzura hurbil daiteke (943376184).

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna