Albisteak

Doako formakuntza lan bertikaletan

2017-01-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Eskualdeko udalek 21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik egiten ari ez direnentzat lan bertikaletan doako ikastaroa antolatzen dute. Izena emateko epea urtarrilaren 30an amaituko da.

Ikastaroa, urtarrilaren 31tik ekainaren 9ra egingo dena, 21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik egiten ari ez direnei zuzenduta da. Klaseak 9:00etatik 15:00era izango dira Andoaingo Urigain Etxean, eta 12 plaza daude libre.

Hauxe da ikastaroaren edukia:

Ekintza hau Txertatu Merkatuan priektuaren baitan egin da Gazte enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,98%, haiz zuzen ere, Europako Gizarte Funtsak eman du eta GARAPENEk koordinatzen du

Izena emateko epea urtarrilaren 30an amaituko da. Informazio gehiago:

        Telefonoa:  943 30 42 21

        Korreo elektronikoa:  txertatumerkatuan@andoain.eus

        Facebook: Txertatu Merkatuan. Beterri-Buruntza

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna