Etxegabetzeen kontra laguntzeko zerbitzu juridikoa
2016-03-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek iragarri duenez, Udala Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etxegabetzeen kontra Laguntzeko Zerbitzu Juridikoarekin elkarlanean arituko da.
Martxoaren 8ko ekitaldien aurkezpena.
2016-03-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Martxoaren 8a ekitaldiz beterik ospatuko da, horretan inplikatu diren kolaboratzaile ugariei esker. Ekitaldiak hilaren 4an hasiko dira, “Sufragistas” filmarekin, eta 13an amaituko, zumbako maratoiarekin.
Gaztelekuak ikasketarako laguntzako zerbitzua eskaintzen du
2016-03-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren ostegunean, martxoaren 3ak, ikasketarako laguntzako zerbitzu berria hasiko da Gaztelekuan.
Jaietan Blai, hasi dira San Pedro jaien prestalanak
2016-03-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak parte-hartzezko bi prozesu jarri ditu martxan San Pedro jaietarako Lehena, herritarrei festetarako proposamenak eskatuz. Bigarrena, herriko kolektiboak txozna ipintzera gonbidatuz.
Akordioa Lanbidek Afektatutakoen Plataformarekin
2016-03-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak Lanbidek Afektatutakoen Plataformarekin elkarlanean aritzeko akordioa aurkeztu du, plataformaren aholkularitzako lana babesteko xedez eta arazo horrek afaktatutako lasarteoriatarrei laguntzeko asmoz.
KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan
2016-02-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.
MARTXOKO AGENDA KULTURALA
2016-02-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zinema, musika, antzerkia eta dantza, programazio erakargarria hil honetarako. Dantza-zikloaren barruan, Kresala Dantza Taldeak bisitatuko gaitu “Oteiza Kaxa Beltza” obrarekin. Martxoaren 8ak ere izango du bere tartea: “Sufragistas” filma eta Lan ta Lanen antzerkia “Un espíritu burlón” obrarekin.
“Oporrak Bakean” programarako familiak bilatzeko kanpaina
2016-02-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako familiak behar dira, “Oporrak Bakean” programaren barruan aurtengo udan bisitatuko gaituzten haur saharauiak etxean hartzeko. SAEDen Adiskideen Elkarteak eta Udalak, Porrotx lagun zutela, deialdi solidarioa egin zuten atzo arratsaldean.
Adinekoekin adeitsua izango den merkataritzaren alde
2016-02-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak adinekoei babesa emateko kanpaina bat abiatu du, eta haiei espazio bat eskaintzera animatzen ditu herriko komertzioak, beren txandaren zain eserita egon ahal daitezen, hartara egonaldia eta erosketa erraztuz.
Arrakasta handia 2017ko Inauterietarako proposamenen kanpainak
2016-02-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
412 proposamen izan dira lasarteoriatarrek udalaren postontzietan utzitakoak. Haien erdiek baino gehiagok gaitzat ofizioak hartzearen alde egin dute.