Udaltop: Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?
2016-03-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Horixe Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak zortzigarren ediziorako aukeratu duen gaia. Hain zuzen, 8-16 urte artekoen kirola izango da hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak edota etorkizunerako erronkak.
Topaketa, urtero bezala, Lasarte-Orian egingo da, apirilaren 21ean eta 22an. Izen-ematea zabalik da apirilaren 15era arte. Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute aurtengo antolaketan. www.udaltop.eus
Lasarte-Oriak hurrengo martxoaren 16a ospatuko du Zuhaitzaren Eguna
2016-03-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zuhaitzen Egunaren XXIX. edizioa jardunaldi bakarrean ospatuko da aurten, aurreikusitako data martxoaren 16an izango delarik, eta Sasoeta ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute. Urteroko jardunaldi hauen bidez, Ingurumeneko Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi du, eta, martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu gure basoak zaindu beharraz.
Iazko edizioan bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sail munizipaletan egingo dira. Aurten, haritz eta urkien 50 kimu landatuko ditugu.
XXVIII. SQUASH TXAPELKETA
2016-03-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita zortzigarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2016ko apirilaren 7n hasiko da eta ekaina arte garatuko da. Parte hartzeko asmoa dutenek apirilaren 1a arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da. Inskripzioaren prezioa Buruntzaldeko bazkideentzat 10 eurokoa da.
KIROLDEGI MUNIZIPALERAKO EKIPAMENDU BERRIA
2016-03-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak muskulazioko eta kardioko material berria erosi du, horrelako instalazioak erabiltzen dituztenen eskari handiari erantzuna emateko. Horrela, kopuru handian hobetzen dira kirola praktikatzeko erabilgai dauden makinak. Horrekin, instalazio horien erabiltzaileek egiten zuten eskari bat bete nahi du Udalak.
Udalbatzarrak atzo, asteartea 8 hartutako erabakiak
2016-03-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2016ko martxoaren 8an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 5 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erbakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
Omenaldi hunkigarria 1936ko estatu-kolpearen lekukoei
2016-03-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Islada Ezkutatuak elkarteak, Udalarekin elkarlanean, ekitaldi xume baina hunkigarria antolatu zuen, gure Historiako garai latz baten memoria biltzeko lanean parte hartzen aritu diren azken pertsonen omenez.
Emakumeen eguna (Erakunde-Adierazpena)
2016-03-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuna Tokiko Bizitzan Sustatzeko Batzorde Iraunkorrak adierazi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna funtsezko eskubidea eta oinarrizko balioa dela demokraziarentzat. Tokiko eta eskualdeetako gobernuak herritarrengandik gertuen dauden esferak dira, eta, hortaz, esku-hartzerako maila garrantzitsuak dira oraindik ere dirauten desberdintasunei aurre egiteko eta emakumeen eskubideak Europan eta mundu osoan sustatzeko.
JANARI-MANIPULATZAILEAREN IKASTAROA
2016-03-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena. Ikastaroa martxoaraen 17an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan.
Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 8 ohiko bilkura ospatuko du
2016-03-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, martxoak 8, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
ESKOLAKO AGENDA 21: Ikasleak energia eta mugikortasuna aztertzen
2016-03-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako LH-ko ikasleak, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, beren eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, herritar bezala partehartzea bultzatuz. Programa hau Lasarte-Oriako Udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eramaten du.