Astelehenean San Pedro jaietako kartel lehiaketan parte-hartzeko epea zabalduko da

2015-04-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Hurrengo San Pedro jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa astelehenetik aurrera abiatuko da eta proposamenak aurkezteko epea hurrengo maiatzaren 4an amaituko da. Urtero bezala 50x70 formatuan era digitalean entregatu beharko da eta “San Pedro jaiak 2015 Lasarte-Oria” goiburua izan beharko dute. Irabazleak 600 euro eskuratuko ditu eta bere kartela San Pedro jaiak iragartzeko eta sustatzeko erabiliko da.

gehiago irakurri

Hauteskundetako erroldaren jendaurreko erakusketa

2015-04-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hauteskundeetako araubide orokorreko 5/85 Lege Organikoko 39 artikuluan ezarritakoaren arabera, hauteskunde-erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dira, 2015ko apirilaren 7tik 13ra, biak barne, Udal Bulegoetan eta Donostiako Jose Maria Soroa kaleko 23an dagoen Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan, edozeinek, 2015ko urtarrilaren 1eko bere egoera kontuan hartuta zerrendatik kanpo utzi bada edo behar ez bezala agertzen bada, erreklamatu ahal izan dezan.

gehiago irakurri

Lana aurkitzeko aukerak hobetzeko

2015-04-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urtearen garai honetan hainbat eta hainbat gazte ari dira erabakitzen zein lanbide ziklotan eman izena. Ez da erabaki erraza izaten eta Buruntzaldeko udalok laguntza eskaini nahi diegu gazte horiei, eta animatu, ikasketa horiek euskaraz egitera. Horregatik, 2015-16 ikasturtean Buruntzaldean eta alboko eskualdeotan euskaraz egin ahal izango dituzten zikloen informazioa jasotzen duen esku-orria jarri diegu eskura.
 

Guztira 50 ziklo dira B eta D ereduetan eskaintzen direnak gure herriotan eta albokoetan: hasierako lanbide prestakuntzan 2, erdi-mailako zikloetan 21, eta goi-mailako zikloetan 27. Ez da eskaintza makala, beraz.

gehiago irakurri

Ione Zabala lasarteoriatarra, mural-lehiaketako irabazlea

2015-03-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Duela hilabete batzuk, Lasarte-Oriako hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin, “Biziberritzen” proiektua jarri zen martxan. Ekimen berri honek hiru arlo ezberdin jorratzen ditu: lehenengoa, dagoeneko funtzionamenduan dagoen Tratu On Bat webgunea, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzako erakusleiho digital bat; bigarrena, udalerriko lokal komertzial hutsak berraktibatzeko ekimena; eta, azkenik, Guztion Lasarte-Oria egitasmo artistikoa.

gehiago irakurri

Gaztelekuko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago

2015-03-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Urtero bezala Gaztelekuak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako, zehazki bost ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro guztiak nerabe eta gazteei zuzenduak daude (12-30 urte) eta euskaraz izango dira.

gehiago irakurri

Larunbatean Lasarte-Oriako III.Lore eta landareen azoka ospatuko da

2015-03-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Datorren larunbatean, martxoaren 28an, goizeko 9etatik 14etara Okendo plazan, Lasarte-Oriako III LORE ETA LANDAREEN FERIA BEREZIA burutuko da Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak jada badu Kirol eta jarduera fisikoaren plan bat

2015-03-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako udaleko kirol departamentuak, 2014. urtean zehar erronka nagusi bati erantzun nahi izan dio: herriko kirol eta jarduera fisikoaren azterketa orokorra eta plan estrategikoa burutzea. Ideia, izatez, herriko kirol elkarteak eta udalak biltzen dituen Kirol Mahaitik jaio zen, herriko kirol arloan behar garrantzitsuak daudela jakinik, hauei erantzun orokor bat emateko nahiez. Horrela bada, urte oso batean zehar egindako lanketaren emaitza da gaurkoan aurkeztera gatozena.

gehiago irakurri

KORRIKA 2015 Lasarte-Oria euskararen aldeko pausoak ematen

2015-03-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

gehiago irakurri

Goiegiko magalean kimu landaketak aurtengo zuhaitzaren eguna ospatzeko

2015-03-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Zuhaitzen Egunaren XXIIII. edizioa bi egunetan ospatuko da aurten, gaur, martxoaren 17an, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Ondoren, martxoaren 25an Udalaren Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak, Sexuen arteko -Bizikidetzarako Emakumearen Zentroak, Erretiratuen Elkarteak eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (EPA) hartuko dute parte, bai eta zuhaitzak landatzen gozatu nahi duten herritar guztiek ere.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak martxoaren 10ean hartutako erabakiak

2015-03-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2015eko martxoaren 10ean buruturiko ohiko Udalbatzarrak 11 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna