Emakumearen zentroan haurrentzako jostailuak aukeratzen laguntzeko liburuxka egin dute

2014-12-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroak irailetik urtarrila bitarte zuen programazioan ikastaro ezberdinak aurkeztu zituen, hauen artean “jostailu ez sexista ezta belikoa ere“ zegoelarik.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako 3.sektorearen eskaintzak jasoko dituen Webgune berria zabaldu da

2014-12-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Udalerri bateko garapen ekonomikoak bere eskura dituen komunikabide eta sustapen motak erabili beharra du, modu horretan, lanpostuak eta aktibitatea sortzen duten enpresen eta herritarren arteko erlazioak erraztu eta indartzeko. Lasarte-Orian, merkatari, ostalari eta eta zerbitzu pertsonaletako enpresak dira gure gertuko ekonomian eraginik handiena dutenak.

gehiago irakurri

Gaztelekuko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago

2014-12-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Urtero bezala Gaztelekuak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako, zehazki bost ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro guztiak nerabe eta gazteei zuzenduak daude (12-30 urte) eta euskaraz izango dira.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren ostiralean, abenduak 19 ohiz kanpoko bilkura ospatuko du

2014-12-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak, datorren ostiralean, abenduak 19, goizeko 11:30etan, ohiz kanpoko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Abenduaren 17an "Ondo ibili" programa ebaluatzeko bilera egingo da

2014-12-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Badira 3 hilabete “Ondo ibili – Caminar es salud” Lasarte-Oriako taldea martxan jarri zela, bide osasungarriak bultzatzeko helburuarekin. Eta orain balantzea egin eta etorkizuneako funtzionamendua hobetzeko bilera egingo dugu.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak abenduaren 9an hartutako erabakiak

2014-12-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2014ko abenduaren 9an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 3 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Abenduak 10ean Giza Eskubideen inguruko ekitaldia egingo da auditorioan

2014-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarteoriatarrok mota ezberdinetako gatazka eta giza eskubideen urraketak ezagutu ditugu lehenengo pertsonan, adinekoek duela urte dezentekoak eta gazteagoek hurbilagoak. Hori dela eta, datorren abenduaren 10ean, 19:00etan, Lasarte-Oriako “Manuel Lekuona” Kultur Etxean ekitaldi bat antolatu dugu. Hain zuzen, Ekitaldi honetan, zehazki orain arteko gatazka hauen ondorioak identifikatzeko egiten ari garen lana kaleratu eta lantzen ari garen ikerketa bideak erakutsi nahi ditugu.

gehiago irakurri

Guk Lasarte-Orian kirola euskaraz

2014-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta “Guk Lasarte-Orian kirola euskaraz” leloa ardatz hartuta, hitzarmen bana sinatu du Lasarte-Oriako Udalak, Ostadar S.K.T., Texas Lasartearra, Lasarte-Oria Kirol Elkartea eta  Intza elkarteekin eta lau ikastetxeetako Landaberri, Burunzpe eta Kaxkarro guraso elkarteekin.

Hitzarmenak Pablo Barrio alkateak sinatu ditu eta Tasio Arrizabalaga, Kirol Batzordeko lehendakaria eta, Boris Nogales, Euskara Batzordekoa izan dira bertan.

gehiago irakurri

Udalaren web gunea lasarte-oria.eus da hemendik aurrera

2014-12-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Euskara eta Hezkuntza

Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna, Lasarte-Oriako Udalaren webgunea lasarte-oria.eus izatera pasatu da. Udaleko helbide elektroniko guztiak ere .eus izango dira gaurtik aurrera. Lasarte-Oriako Udalak ere bere aletxoa jarri nahi du euskara eta euskal kultura munduan kokatzeko. Hala ere, epe batean orain arteko helbideak aktibo egongo dira.

gehiago irakurri

Zine berezia abenduak 5ean Giza Eskubideen inguruan

2014-12-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Udala

Udalak azaroaren 10etik abenduaren 10era bitarteko hilabetea Giza eskubideen inguruko hilabete moduan ezaugarritua dago. Izan ere, data hauen artean egun esanguratsuak baitaude: azaroak 10 Oroimenaren eguna, azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna eta abenduak 10a azkenik Giza eskubideen nazioarteko eguna.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna