Albisteak

Zertaz mozorrotuko zenuke herria 2015eko Inauterietan?

2014-10-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Gazteria eta Festak sailak, beste urte batez, Inauterietako gaia hautatzeko galdeketa martxan jarri du. Proposamenak hilaren 26ra arte bilduko dira, internetez edota parte hartze postontzietan. Konpartsa berria sortu nahi duten koadrilak, denboraz dabiltza.

2015. urtera begira beste behin, Lasarte-Oriako udalak, Inauterietako GAIA hautatzeko herritar guztien artean galdeketa bat jarriko du martxan. Galdeketa urria osoan zehar burutuko da eta herritarrek etxez-etxe jasoko duten eskuorri baten bidez eman ahalko dute haien iritzia. Ostean, eskuorri hau herriko edozein eraikin publikotako parte hartze postontzietan utzi beharko dute. Proposamenak urriaren 26ra bitartean jasoko dira.

Internet bidez ere proposamenak egiteko aukera izango da, sare sozialen bitartez: Facebook-en Lasarte-Oriako Udalaren horman proposamena txertatuaz, eta Twitterren berriz, #mozorro15 traolaren bidez.

Eta ere webgune honetan proposa dezakezu.

Ekimen hau 2013. eta 2014. urteko esperientzietatik dator. Orduan ere galdeketa egin zen eta 120tik gora proposamen jaso ziren urte bakoitzean, lehenean “Munduko Kulturak” gaia izan zelarik hautatua, eta bigarrenean berriz, “Musika”.

Oraindik goiz bada ere, prozesu guztia jada martxan jartzea erabaki du udalak, horrela herritarrek, koadrilek eta konpartsek ideiak bildu eta jantziak diseinatzeko denbora gehiago izan dezaten.

Modu berean, konpartsa berriak osatzeko asmotan dabilen herritar orori denboraz dabilela ere gogorarazi nahi dio Udalak, konpartsen mahaiean parte hartu eta diru laguntzak eskatzeko. Lehen bilera urriaren amaieran egingo da, gaia erabaki eta diru laguntzak eskatzeko prozeduraren inguruko zehaztapenak emateko, eta prentsa bidez emango da honen berri.

Azkenik, galdeketan haien iritzia eman nahi duten herritarrei, gaiak orokorra izan behar duela gogorarazi nahi die udalak, horren baitan mozorro mota ezberdin ugari hartu ahal izateko. Adibide gisara, azken lau urteetako gaiak: San Ferminak, Olinpiar jokoak, Mundu kulturak eta Musika.

Besterik gabe, animatu eta parte hartu!

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna