Albisteak

Astelehenetik aurrera Loidiko tunela itxita egongo da

2014-10-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Aspalditik egoera txarrean aurkitzen da Loidiko tunela gaineko errepideak mugatzen dituen juntetako altzairuzko armadurak herdoiltzen eta hormigoi zatiak erortzen ari direlako. Hori dela eta Aldundiko Errepide sailak konponketak egiteari ekingo dio hurrengo astelehenean eta jakitera eman dutenez hilabete inguru iraungo dute lanak.

 

Tunelean egingo den obran ukituta dauden sabaiko guneak saneatu, hormigoiz bete eta pintatu egingo dira. Prozesu guztiak dirauen bitartean autoentzako errepidea nahiz oinezkoentzako bideak itxita egongo dira eta kiroldegitik hasita Zabaletako errotonda-arte seinale bidez adieraziak egongo dira lanak.   

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna