Albisteak
Matrikulazioa zabalik ekainaren 1etik 15era Udal euskaltegian izena emateko
2015-06-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
![](../../moduluak/albisteak/irudiak/izengabea_2.png)
Udal euskaltegian matrikula epea zabalik ekainaren 1etik 15era, uztailean azterketak prestatzeko.
1., 2. eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa antolatu du Udal euskaltegiak uztailaren 1etik 28ra.
Klaseak goizeko 9:30etatik 12:30etara izango dira eta 97,20 € balio du (diru laguntzak badaude, baldintza batzuk betez gero).
Matrikula epea ekainaren 1etik 15era izango da.
Bulego ordutegia: 08:30-19:00 Tf: 943-361621
e-maila:euskaltegia@lasarte-oria.eus