Errenta aitorpena euskaraz
2016-05-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Batu eta gehitu etekina
Errenta aitorpena egiteak etekina ekartzen dio gure gizarteari, diru horrekin hainbat zerbitzu bermatzen ditugulako, baina, gainera euskaraz egiten badugu, beste etekina ere gehitzen diogu: gure hizkuntza eta hizkuntza hori erabiltzen dutenak indartzen ditugu.
Udalbatzarrak gaur hartutako erabakiak
2016-05-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2016ko maiatzaren 20ean buruturiko EZ ohiko Udalbatzarrak 3 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erbakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
Eratu da Lasarte-Oriako Enplegu-Mahaia
2016-05-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur eratu da Lasarte-Oriako Enplegu-Mahaia. Gaur goizean, Villa Mirentxun bildu dira enpleguarekin zerikusia duten entitateak. Jesus Zaballos alkateak espero du lanabes giltzarri bihurtzea herrian enpleguaren alde parte hartzeko.
Aparkamendu-plaza libreak
2016-05-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Inguruko bizilagunei plazak adjudikatu ondoren, 39 aparkamendu-plaza gelditzen dira libre Okendo Plazako eta Donostia Etorbideko parkingetan. Plaza alokatzeko interesatua dagoen edonork Betelu gestoriara jo dezake haien berri jakiteko.
Udalbatzarrak datorren ostiralean, maiatza 20, EZ OHIKO eta URGENTZIAZKO bilkura ospatuko du
2016-05-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren ostiralean, maiatzak 20, goizeko 13:30tan, ez ohiko eta urgentziazko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Alebinentzat kirol sustapena
2016-05-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2015 - 2016 ikasturtean Lasarte-Orian alebin mailako adinean dauden neska-mutilentzat garatzen ari den kirola sustatzeko kanpaina amaierara iristen ari da.
Zumaburuko eskola publikoa zaharberritzeko obrak
2016-05-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zumaburu eskola publikoko estalkia eta fatxada zaharberritzeko obrak 381.456,87 euroan adjudikatu zaizkio Eslaban Obras y Servicios SL enpresari, eta aurki hasiko dituzte lanak. Udalak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bat lortu du, 219.652,60 eurokoa, obra horietarako.
Alfaltatze-kanpainan aldaketa
2016-05-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Antolamenduzko arrazoiengatik, azken orduko aldaketa bat gertatu da asfaltatze-kanpainan: Bihar, asteartearekin, eta etzi, asteazkenarekin, Asteasuain Kalea asfaltatzeari ekingo diote.
Eusko Jaurlaritzarekin datuak trukatzeko hitzarmena sinatu da
2016-05-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
EUSKO JAURLARITZAK ETA LASARTE-ORIAKO UDALAK HITZARMENA SINATU DUTE ERAKUNDE BIEN ARTEAN DATUAK ONLINE TRUKATU AHAL IZATEKO
-
Eusko Jaurlaritzak eta Lasarte-Oriako Udalak sinatutako hitzarmenari esker, herritarrek errazago egingo dituzte izapideak eta administrazio-prozedurak.
-
Bi erakundeek kostuetan eta espazioan aurreztuko dute.
-
Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta ez du kontraprestazio ekonomikorik edukiko.
Asfaltatze-kanpaina
2016-05-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Asfaltatze-kanpainak jarraitzen du Kale Nagusian. Lanak maiatzaren astearte 17an hasiko dira, gaueko 22etatik goizeko 5etara eginez. Asfaltatze-fase bakoitza amaitzen doan neurrian, hurrengo eraginak jakinaraziko ditugu.