Albisteak

Alebinentzat kirol sustapena

2016-05-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2015 - 2016 ikasturtean Lasarte-Orian alebin mailako adinean dauden neska-mutilentzat garatzen ari den kirola sustatzeko kanpaina amaierara iristen ari da.

 

Datorren larunbatean, maiatzak 21, eguerdiko 12etatik aurrera Udalaren Kirol Gunearen Atletismoko Moduluan saio berezia garatuko da eta bertan parte hartzen dutenek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute.

 

Jardueran parte hartuko dutenek kirola egiteko egoki jantzita joan behar dute aipatutako instalazioetara.

 

Saioan Atletismoko zenbait proba jokatuko dira eta kirol materiala (bizikleta, padel palak eta tenis erraketak) zozketatuko da kurtsoan zehar ekitaldietara maiz joan diren parte-hartzaileen artean.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna