Albisteak

Aparkamendu-plaza libreak

2016-05-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Inguruko bizilagunei plazak adjudikatu ondoren, 39 aparkamendu-plaza gelditzen dira libre Okendo Plazako eta Donostia Etorbideko parkingetan. Plaza alokatzeko interesatua dagoen edonork Betelu gestoriara jo dezake haien berri jakiteko.

 

Aparkamendu-plaza munizipalak inguruko bizilagun eta langileen artean adjudikatzeko prozesua amaituta, 35 plaza geratu dira libre Okendo Plazako parkingean, eta beste 4 Donostia Etorbidekoan.

 

Informazioa lortzeko interesatuta daudenek Maite Betelu administraziora jo behar dute, Aralar Plaza 6 – behea helbidean, edo 666409194 eta 943364886 telefonoetara deitu edota www.m.betelu.com webgunean kontsultatu.

 

Libre dauden plazek hilean 60 euroko alokairua dute, eta 17 m² baino gutxiagokoak dira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna