Albisteak
Oriak baditu bere historia gogorarazten dituen kartelak
2017-10-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria Guztion 2017 programarekin auzoaren historiaren elementu enblematikoekin heldu da Oriara. Dagoeneko zintzilikatu dituzte Brunet fabrikaren oroimenez hainbat argazki, hango hainbat langilerena eta baita Sorgin-dantza eta musika taldearen beste hainbat ere.
Jesus Zaballos alkateak, Sozio-ekonomiako zinegotzia den Nuria Fernandezekin batera, Guztion Lasarte-Oria programaren barruan, Orian jarritako azken kartelak aurkeztu dituzte. Aurreko batean gure herria zeharkatzen zuen zirkuituaren muralarekin egin zen bezala, oraingoan Brunet fabrikaren oroimenezko hainbat argazki zintzilikatu dira, hango hainbat langilerena eta baita Sorgin-dantza eta musika taldearenak ere.
Aurten Lasarte-Oria Guztion programak gure auzoetara hurbildu nahi izan du bere historia ezagutzera emateko, jaiotzen edota hazten lagundu zizkietenak. Zentzua eman zietena garai hartan. Udalaren iritziz, aukeratutako elementu guztiek oso ondo erakusten dute Lasarte-Oriako hain auzo garrantzitsuaren idiosinkrasia.
Interbentzio honetarako, 4 enpresen proposamenak eskatu zituen udalak. Bere bozetoak aurkeztu zituzten, baina horietako inork ez zuen udalak nahi zuen helburua bete. Horiek horrela, Lasarte-Oriako udaleko Kultura sailak duen artxibo historikotik 4 argazki aukeratzea erabaki zen.
Beste batzuetan hormetan zuzenean pintatu izan dira muralak, baina oraingo honetan, lanak paneletan jarri nahi izan dira hormaren hezetasuna eta landaretza dela eta. 4 panel jarri dira, 3 m x 1’5 m, eta bertan inprimatu dira tamaina handiko argazkiak. Panelak material berezi batez daude eginda, eta egurats zabalerako erresistenteak dira. Bikain diseinu grafikoak diseinatu du lana eta Bizkerrek gauzatu. Guztira 4.114€ dira.
Panelak harrizko hormari eusteko, euskarri metalikoak erabili dira, bide batez azal zimurreko paretan panelak orekatzeko balio izan dutena, eta hezetasunetik babesteko ere, panela eta paretaren arteko tartea sortzen lagunduz.
ARGAZKIAK IKUSI:
Oriako langileak Brunet-eko fabrika Musika banda Sorgindantza