Ardo-dasta Lasarte-Orian

2018-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Primeran, Arkupe, Eguzki, Buenetxea, Txartel Kafetegia eta Viña del Mar tabernek ardo-dasta egingo dute martxoaren 12tik 15era.

Lasarte-Oria Gastronomikoa markapean, Ramón Ormazabalek, Aterpearen izenean, eta Jesus Zaballosek, Lasarte-Oriako alkateak, aipatutako sei establezimenduetan martxoaren 12tik 15era egingo den ardo-dasta aurkeztu zuten.

gehiago irakurri

ABISUA

2018-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Biharko, martxoaren 10rako, eguraldi txarra aurreikusita dagoenez gero, 11:00etan Okendo plazan jartzekoa zen Zunba-maratoia Loidi-Barren frontoian egingo da.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 13 ohiko bilkura ospatuko du

2018-03-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak  datorren asteartean, martxoak 13 arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du, Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

MARTXOAREN 8AN, UDALEKO 7 EMAKUME ZINEGOTZIOK SINATURIKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2018-03-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere?

2018KO MARTXOAREN 8AN, LASARTE-ORIAKO UDALEKO 7 EMAKUME ZINEGOTZIOK SORTU ETA SINATURIKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, LASARTE-ORIAKO UDALARI ZUZENDUA.

 

gehiago irakurri

Ebatzi da martxoaren 8ko kartelen lehiaketa

2018-03-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxoaren 8ko kartelen lehiaketako sariak banatu dira. Irabazlea Maren Urkizu Urruzola (zb. 3) izan da, eta haren proposamena erabiliko da datorren urteko martxoaren 8ko kartela egiteko.

gehiago irakurri

Udala udarako bi familiaren bila ari da, bi ume saharauientzako

2018-03-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udala udarako bi familiaren bila ari da, Oporrak Bakean programarako. Aurtengo udan 8 adingabe ekartzeko konpromisoa bete ahal izateko falta diren familiak dira. Horretarako, solidaritaterako dei hau egiten du.

Oporrak Bakean proiektuaren funtsa da udako hilabeteetan 8tik 12ra urteko haur saharauiak etxeetan hartzea.

gehiago irakurri

ZARATA-MAPA: Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza Plana 2017-2021

2018-03-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zarata-mapa onetsi ondoren, Udalak Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza-Planari buruzko zirriborro bat prestatu du, eta herritarren eskura jartzen du, jendeak bere proposamenak egin ahal ditzan. Proposamenak apirilaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira.

gehiago irakurri

Hipodromo etorbidean asfaltatze-lanak

2018-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Herritarrei jakinarazten zaie martxoaren 12tik aurrera Hipodromo etorbidea asfaltatu egingo dela eta, ondorioz, lan horiek egiten diren bitartean errei bakarrak funtzionatuko duela ibilgailuen zirkulaziorako. Arren eskatzen da inork ez dezala aparka seinalatutako guneetan, tarte hori asfaltatzeko eta ondoren pintatzeko lana errazte aldera.

gehiago irakurri

Oztaran erreka eta Azkorteko isurbidea kanalizatzeko obrak

2018-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak Excavaciones y Transportes Ateri enpresari adjudikatu dizkio Oztaran erreka eta Azkorteko isurbidea kanalizatzeko obrak, 41.246 euroan, hark aurkeztu baitzuen aurrekontu merkeena.

Aspaldi honetan, Azkorte bidea urak hartzen zuen euria egiten zuenean, kanalizazioak hautsita baitzeuden, eta arazoak sortzen ziren handik igarotzeko. Hori dela eta, beharrezkoa izan da obra honi ekitea. Kanalizazioa berriak, Uraren Euskal Agentziaren indikazioei jarraituz, bisitatzeko moduko sekzioa izango du (2 m baino gehiagoko altuera eta zabalera), ondo funtzionatuko duela segurtatzeko eta mantentzioa errazteko.

gehiago irakurri

Berdintasunean, denok egiten dugu gorago hegan, Martxoaren 8ko lema

2018-03-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Programa zabal baten bitartez., Udalak berdintasunaren garrantziaz kontzientziatu nahi ditu herritarrak Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospaketan. Horretarako, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean dagoen bretxa ikaragarria salatuko du.

Jesus Zaballos alkateak Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziarekin, Izaskun Oronoz teknikariaren eta Zentro Zibikoko arduradunekin batera aurkeztu du martxoaren 8rako aurreikusitako programazioa. Alkateak adierazi zuenez, Berdintasunean, denok egiten dugu gorago hegan lemapean, berdintasunaren arloan gizonen eta emakumeen artean dagoen bretxa handia salatu nahi du Udalak. Hegoak izango dira kanpaina honen leitmotiva. Zaballosek Udalak gizartearen sektore guztiei nahasiz egin nahi diela adierazi zuen. Jendarte osoaren ardura da berdintasuna. Eskubidea da. Ez da negoziatzen, partekatu egiten da.

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna