Albisteak

Oztaran erreka eta Azkorteko isurbidea kanalizatzeko obrak

2018-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak Excavaciones y Transportes Ateri enpresari adjudikatu dizkio Oztaran erreka eta Azkorteko isurbidea kanalizatzeko obrak, 41.246 euroan, hark aurkeztu baitzuen aurrekontu merkeena.

Aspaldi honetan, Azkorte bidea urak hartzen zuen euria egiten zuenean, kanalizazioak hautsita baitzeuden, eta arazoak sortzen ziren handik igarotzeko. Hori dela eta, beharrezkoa izan da obra honi ekitea. Kanalizazioa berriak, Uraren Euskal Agentziaren indikazioei jarraituz, bisitatzeko moduko sekzioa izango du (2 m baino gehiagoko altuera eta zabalera), ondo funtzionatuko duela segurtatzeko eta mantentzioa errazteko.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna